Hemen duzue Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolaren (@oodriozola) kronikatxoa 13. etapan gertatu denaz. Vinokourovek azken kilometroetan eman duen erakustaldiarekin txundituta geratu direla adierazi dute eta Astana taldean Contador eta kazakhstandarren arteko giroa leuntzeko balioko ote zuen galdetu diote euren buruari. Esprinterren artean Mark Cavendishen aurkaririk ez duela uste dute baina puntukako sailkapena oso estu eta erakargarri egongo dela Parisa bitartean. Orain Pirinioetako etapa beldurgarriei txanda emateko garaia iritsi da. Ea zer gertatzen den!
Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_13etapa.mp3|titles=13.etapa]Argazkia: Bettini (cyclingnews.com)
Aurreko podcastak:
– Tourreko 12. etapa


Hemen duzu 10. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biek aipatu dute oso aspergarria izan dela gaurko etapa eta siesta ederra bota dutela. Sergio Paulinhok RadioShack taldeari Tourreko lehen garaipena eman diola komentatzeaz gain, Nicolas Rochek egindako saiakerarekin asko poztu dira bi solaskideak, ziurrenik Tropelako kinielan biek daukatelako. Andy Schleck taldekideentzako ur bidoien bila kotxera atzeratzea dezente kritikatu dute.
Hemen duzu 9. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biak bat zetozen etapa ikusgarri bat izan dela esaterakoan eta aurtengo Tourra irabazteko hautagaien zerrenda bi txirrindularitara mugatu da: Alberto Contador eta Andy Schleck. Iazko lehen bi postuak lortu zituztenak.