#44 Tropela.net podcastak: 20. etaparen kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martinek irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk, aldiz, espero baino askoz okerrago. Ondorioz Evans garaile.

Protagonista hauetaz gain, Contador, Samuel Sanchez eta De Gent aipatzen dituzte podcasteko solaskideek. Euskaldunen atalari dagokionez Euskaltel-Euskadik gaurko erlojuaren kontrako saioan taula erdian izan dela nabarmentzen dute, 11. postuan hain zuzen ere.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


Virenque ematen du

Virenque eta Voeckler

2004ko tourrean Richar Virenque frantziarrak azkeneko aldiz irabazi zuen mendiko sailkapena. Aurreko tourrean bere ametsetako bat betetzea lortu zuen eta pozik utzi zuen txirridularitza profesionala maillot horia janztea lortu baitzuen, hori bai edizio hartan mendiko sailkapen nagusia eskuratu zuen. Garaipen hartaz aparte, urte hartan hamargarren etapa eta lehiakortasuna saria irabazi zituen, guztira mendiko sari nagusia zazpitan irabazi zuen. Aldeko eta kontrako jendea zuen. “Virenque ematen du” irakurtzen jarraitu

#43 Tropela.net podcastak: 19. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 19. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Contador-en eraso goiztiarrak etaparen nondik norakoak aldatu ditu eta hautagai nagusien dantza hasi da. Andy Schleck-en laguntzarekin kilometro asko egin badituzte ere, azkenean dena Alpe d’Huez-eko igoeran erabaki da. Evans australiarrak ongi eutsi die Schleck anaiei eta Voeckler frantziarrak azkenean galdu du lidergoa Andy-ren mesedetan.

Frantziarren lehen etapa garaipena iritsi da Rolland-en eskutik. Samuel Sanchez izan da bigarren, eta honek etapa amaitzean eginiko adierazpen polemiko batzuen inguruan ere mintzatu dira.

Bitxikerien atalean, moda kontuak eta Donostiko Kontxa irizpide.

Aurreko podcastak hemen dituzu.


#42 Tropela.net podcastak: 18. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 18. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa epiko hau Andy Schlecken erakustaldiak markatu dutela azpimarratzen dute solasean diardutenek. Helmugatik 60 kmtara erasoa jo eta aurreratuak zituen taldekideei esker etapa garaipen ikaragarria eta sailkapen nagusiko bigarren posturaino iritsi da Voecklerrengandik 15 segundora. Galtzaile nagusiak, aldiz, Contador eta Samuel Sanchez gaurkoan.

Euskaldunei dagokionez Haimar Zubeldiaren etapa azpimarratzen da bera baita sailkapen nagusiko lehen euskal txirrindularia, baita Radioshack taldekoa ere. Lan baina egiten ari dela aipatzen dute podcast honetan. Hori eta hausnarketa gehiago podcast entretenigarri honetan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Argazkia: Sirotti

#41 Tropela.net podcastak: 17. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 17. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa garaipen eguneko ihesaldian zen Boasson Hagenek lortu du, bere bigarrena eta norvegiarren laugarren garaipena izan dena. Ihesaldiko tropeltxo horretan zegoen Ruben Perez eta bikain aritu da. Aurrera ere jo du baina azken igoerara iristerako harrapatua izan da. Hala ere podcasteko solaskideek txalotu dute euskaldunaren lan bikaina.

Oilarrei dagokionez, gaurkoan ere Contadorrek erasoa jo du eta Evans eta Andy Schleck atzean uzteko gauza izan bada ere, helmugan denbora berera sartu dira. Voecklerrek asko arriskatu du gaur eta denbora galera eragin dio podcastean aipatzen duten moduan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Argazkia: Roberto Bettini