Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.
Oilar askoren artean aukeratu behar
Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.
Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. “Oilar askoren artean aukeratu behar” irakurtzen jarraitu
Contadorren ukabilkada
@tropela k gaur Bostoneko agerkari digital baten argazki zerrenda elkarbanatu duenean bertako argazkiak errepasatzeari ekin diot eta hau agertzen da tartean. Nik ez nuen aurretik Contadorrek eman zion kolpea ikusi ze oker ez banaiz telebistako kamerak atzetik baitzihoazen (argazkiaren atzealdean ikusten den kamera). “Contadorren ukabilkada” irakurtzen jarraitu
“Nik ez dut faboritoen artean sartuko”
34 urterekin jo du goia Evansek, Tourra irabazita. Schleck anaiak ezker- eskuin igo da Parisko podiumera.
“Evansek astebeteko itzuli mordoa irabaz dezake, indarra horretan jarriz gero –eta egun bateko probak; ez ahaztu 2009an Munduko Txapelketa irabazi zuela eta iaz, Fleche-Wallone, Ardenetako Hirukoteko bat-. Itzuli laburretarako dohainak baditu. Klase handia du, benetan. Erlojupekoetan ondo aritzen da eta mendian ere onenen pare ibiltzen da. Euskal Herriko Itzulian parte hartzen badu, erne berarekin. Eta Dauphine edo Suitzako Itzuliak ere berarentzat oso egokiak izan daitezke. Tourra? Nik ez dut faboritoen artean sartuko, eta pena litzateke harentzat oso egokiak diren proba batzuei uko egitea Tourrerako indarrak gordetzearren”. ““Nik ez dut faboritoen artean sartuko”” irakurtzen jarraitu
#45 Tropela.net podcastak: 21. etaparen kronika
Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 21. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa esprintean erabaki da eta boskarren aldiz Cavendish izan da garaile. Maillot berdea ere erabakitzeko zegoen eta ingelesak eraman du etapa garaipenarekin batera.
Hala ere, podcast honetan “Gure Tropela” atalean Tropelako sailkapenari azterketa sakonago bat egin diote solaskideek. acascarla izan da garailea aurtengo Tour honetan Evans, Andy Schleck, Frank Schleck eta Samuel Sanchez bizkarrezurrean oinarritutako kinielari esker. Podcastean bizkarrezur hori eta gehiagoz aritzen dira.