Guztia Saunier Duvalentzat

Gaurko etapak bi sektore zituen, eta erlojupekoan ondo moldatzen zirenek arratsaldean saio polita zuten liderrari denbora kentzeko. Saunier taldeak, ordea, lan bikaina egin du. Goizeko etapa beraien esprinterrak irabazi du, Ventosok (ez da harritzekoa) eta hori gutxi balitz, arratsaldean Koldo Gilek erakustaldia eman, erlojupekoa irabazi, guztiei tartea handitu eta Itzulia erabakita utzi duela esan genezake. […]

Orbeak etapa, Koldo Gilek Itzuli erdia eta Euskaltelek lana

Azkenean iritsi da etapa zoroa eta ihesaldi arriskutsua. Lasterketako garailea markatu zezakeen ihesaldia. Liderraren taldeak, Saunier Duvalek, aurreko egunean lana beltz egin ondoren, gaur dena pikutara botatzea nahiago izan du. Euskaltel-Euskadik, etxeko taldeak, itzulia irabazteko bi gizon indartsu dituela eta teorian erlojupekoan Koldo baino hobeto moldatzen direnaren aitzakian. Penagarria. Eta gainera esango dute ihesaldian 3 […]

Koldo Gil oso indartsu

Arazo asko ari da izaten nahi bezala entrenatzeko eta nahi adina lasterketatan parte hartzeko baina halere oso indartsu dagoela ikusteko aukera izan dugu. Azken gainean jo eta atzeko tropeltxoa ez da gai izan burlatarra harrapatzeko. Honela, Euskal Bizikletako etapa garaipena eta lidergoa Koldo Gilentzat eta ea orain norbait gai den lehen postu hori Koldori kentzeko. […]

Alberto Martinezek Bavierako Itzulia irabazi du

Agritubel taldean dabilen pasaitarrak, erlojupekoan egindako lan onari esker Bavierako Itzulian garaile izan da eta etapakako lehen itzulia eman dio Agritubel talde frantziarrari. Honebestez, Bavierako Itzulian azken urteetan alemaniarrek izan duten nagusitasunarekin bukatu du. Argazkian ikus dezakezuen bezala podiumean  Beat Zberg (Gerolsteiner) eta Luke Roberts (CSC) izan zituen atzetik. Zorionak Alberto!

Euskaldunak Dolomitetan nagusi!

Ez da txantxetakoa izan gaurko etapa bukaera! Nire larruazaleko ileak ere zutik jarri ditu! Bi euskaldun lehen hiruretan eta Voigtek erakutsitako kiroltasuna! Garate irundarrak eta Vila beratarrak euskal txirrindularitzaren maila agerian utzi dute gaurko etapa garrantzitsuan: Garatek etapa garaipena eta Vilak hirugarren postua. Gaurko etapan 12 laguneko ihesaldian izan da gakoa. Bertan ziren Juanma eta […]

Urtasun garaile Portugalen

Azkenean iritsi da euskal txirrindularien beste garaipen bat. Kostata. Proba xume batean eta Portugalen izan da baina irabazteak bere meritua du. Pablo Urtasunen atzetik sartu direnak ere irabazteko irrikaz zeuden baina garaipena Kaiku taldeko txirrindulariarentzat izan da. Tropela oso-osorik iritsi da helmugara eta esprintean Pablo izan da azkarrena. Zorionak berari eta baita Kaiku talde osoari […]