Espero bezala, ihesaldia osatu bada ere, esprinterren taldeek kontrolpean izan dueta eta “volata” izan dugu helmugan. Bertan azkarrena Nizzolo (TQA) italiarra izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez horrenbestez.
Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.
Ewan (LTS) gailendu da Italiako Giroko 5. etaparen esprintean
Berriro ere esprinterrentzako eguna izan da gaurko Italiako Giroko 5. etapa eta ongi kontrolatua izan dute beraien taldeek hala izan zedin. Azkarrena gaurkoan helmugan Ewan (LTS) izan da, bigarren Nizzolo (TQA) izan delarik. Bigarren postu horri esker, erregulartasunaren sailkapenean buruan jarri da italiarra.
Edozein kasutan gaurko notizia Mikel Landaren (TBV) erorikoa eta etxeratzea izan da. Bidard (ACT) eta Dombrowskirekin (EFN) batera izandako erorikoan, hiruak ala hiruak etxerako bidea hartu behar izan dute erdibitzailea adierazten ari zen motozalearen kontra jo ondoren. Ez dira hauek etxerako bidea hartu duten bakarrak, izan ere Sivakov (IGD) berak ere aurrez eroriko bat izan eta, helmugaratu bada ere, bihar ez da irteeran izango.
Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.