Contador eta Armstrongek sinatutako maillotak zuen eskura

Aurreratu genizuen bezala, Alberto Contador eta Lance Armstrong txirrindulari ezagunen maillotak ditugu gure parte hartzaileen artean banatzeko. Dakizuen bezala Alberto Contador aurtengo Tourreko garailea izan da eta irabazten duen 2.a da. Lance Armstrong, berriz, 7 Tour irabazi ostean berriro txirrindularitza profesionalera itzuli da aurtengoan eta 3. postuan sailkatu da Tourrean. Zalantzarik ez bi txirrindulari paregabeen […]

2009ko sari banaketa ekitaldia urriaren 2an

Gaur bukatu da 2009ko Tourra eta berarekin batera Tropela.net-eko lehiaketa. Aurtengoan dakizuen bezala 10.000 parte hartzailetik gora izan dira eta sekula baino meritu gehiago du Tropela.net-eko lehiaketa irabazteak. Aurrez esan bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi lehiaketa handi honetan parte hartu eta gurekin txirrindularitzaz gozatu izanagatik. Dakizuen bezala sari dezente genituen aurtengo ekitaldian parte hartzaile […]

Aurtengo Tourra sariz beteta dator!

Tropela Elkarteak krisialdiari aurre egin nahi dio eta inoiz baino sari gehiagorekin dator aurtengoan. Sari ugari eta era guztietakoak, eta beti bezala, doan. Sailkapen nagusirako sariak Sailkapen nagusiari dagokionez, lehen postuentzat ondorengo sari hauek ditugu: 1. Aste buru zoragarri bat Kanariar irletan bi pertsonentzat Eroski Bidaiakek eskainita. 2. Mendiko bizikleta zoragarri bat Kirol Jokoak apustu […]

Tropelan 2009 EH Itzuliko garaileak

Denboraldiko gure lehen lehiaketa gaurko etaparekin amaitu da. Orain arteko EH Itzuliko parte hartze marka guztiak hautsita, 5.413 kiniela izan dira lehian. Ondorengo hauek izan dira lehen postuetan sailkatu eta sariak eramango dituztenak: 1. postua. Bi lagunentzat asteburu bat Atxaspi Hotelean (Lesaka). Garailea: aitorugarte (Hondarribia). 2. postua: Bi lagunentza asteburu bat Olatu Hotelean (Zarautz). Garailea: […]

Tropela Sariak 2008

Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren.  Hemen doakizue saria jasotzera […]

2008ko sari banaketa Bainuetxean

Urtero Frantziako Tourreko sari banaketa egin ohi izan dugu abuztuan, baina aurtengoan sari banaketa zabalagoa egitea ideia ona izango zitekeela pentsatu genuen. Horregatik aurtengo sari banaketa urte osoan zehar sarituak izan direnak biltzea nahi dugu. Dakizuen bezala Tropelaren denboraldia igande honetan jokatuko den Mundialarekin amaitzen da, beraz, egokia iritzi genion lehiaketa honen ondoren urte osoko […]

Tropelako sari banaketa irailean izango da

Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak […]

Zestoako lehen sailkatuarentzat ere afaria

Zestoarren artean Tourrean lehen amaitzen duenak afari bat izango du bi pertsonentzat Fati tabernan. Beraz, Fati taberna Zarauzko Txiki-Polit tabernari gehitzen zaio herrietako sariei. Ikusten duzuen bezala oraingoz Zestoarrak eta Zarauztarrak zorteko dira. Zure herrian ez al da inor animatzen? Tropela Elkartearekin herriko_sariak@tropela.eus helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!

Zarauztarrentzat Txiki-Politek eskainitako afari bat izango da sarietan

Frantziako Tourreko Tropelako lehiaketan parte hartzen duten zarauztarren lehen sailkatzen denak Txiki-Politen bi pertsonentzako afari bat izango da. Era honetan, Tropela guztiko sariez gain zarauztarrek beste arrazoi bat gehiago izango dute lehiaketan parte hartzeko. Txiki-Politek egin duen bezala, beste herrietan herriko laguntzaile izateko aukera ireki dugu herriko sariak atalarekin. Beraz, norbaitek bere herrian eta bere […]

Amaitu da 2008ko Giroa

2008ko Tropelako bigarren lehiaketa gaur Milanon amaitu den erlojupekoarekin amaitu da. Italian Contadorrek Giroa irabazi badu, 2008ko Giroko Tropelako lehiaketa Lujanbio donostiarrak irabazi du. Berarentzat izango da Eroski-Bidaiakek eskainitako Kanariar edo Balear irletarako bidaia. 6491 puntuk eman dizkiote garaipena, bigarrenak baino 9 puntu soilik gehiago. Penatan izango da Mendi76 azpeitiarrak lehen postura heltzeko gai izan […]