Urtero Frantziako Tourreko sari banaketa egin ohi izan dugu abuztuan, baina aurtengoan sari banaketa zabalagoa egitea ideia ona izango zitekeela pentsatu genuen. Horregatik aurtengo sari banaketa urte osoan zehar sarituak izan direnak biltzea nahi dugu.
Dakizuen bezala Tropelaren denboraldia igande honetan jokatuko den Mundialarekin amaitzen da, beraz, egokia iritzi genion lehiaketa honen ondoren urte osoko sari banaketa egitea. Hori dela eta, sari banaketa urriak 3an izango da Zestoako Bainuetxean ohiko legez. Sari banaketa ekitaldiari arratsaldeko 19:00tan emango zaio hasiera eta ondoren “luntx” bat izango da guztiontzat. Zalantzarik gabe Continue reading “2008ko sari banaketa Bainuetxean”
Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak bildu asmotan sari banaketa irailera atzeratzea pentsatu dugu.
Zestoarren artean Tourrean lehen amaitzen duenak afari bat izango du bi pertsonentzat Fati tabernan. Beraz, Fati taberna Zarauzko Txiki-Polit tabernari gehitzen zaio
Frantziako Tourreko Tropelako lehiaketan parte hartzen duten zarauztarren lehen sailkatzen denak Txiki-Politen bi pertsonentzako afari bat izango da. Era honetan, Tropela guztiko sariez gain zarauztarrek beste arrazoi bat gehiago izango dute lehiaketan parte hartzeko.
2008ko Tropelako bigarren lehiaketa gaur Milanon amaitu den erlojupekoarekin amaitu da. Italian Contadorrek Giroa irabazi badu, 2008ko Giroko Tropelako lehiaketa Lujanbio donostiarrak irabazi du. Berarentzat izango da