
Datorren ostiraleko sari banaketarekin emango diogu amaiera 2008ko denboraldiari eta oraindik zenbait kamiseta ditugu salgai. Erosi ez duzuenoi kamiseta erostera animatu nahi zaituztegu. Aukera zabala dugu “Denda” atalean ikus dezakezuen bezala, bai mutil, bai neska baita haurrentzako ere. Era honetan Tropela Elkarteari asko lagunduko zeniokete laguntza hau beharrezko baitzaigu ditugun gastuei aurre egiteko (gogoratu Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta behartan lanean dihardugunok afizioz egiten dugula).
Kamisetak gogoko ez badituzue, donazioren bat egiteko aukera ere badago. Horretarako bi kontu ditugu zabalik.
Eskerrik asko dagoeneko lagundu gaituzuen guztioi!! Eskerrik asko aurtengoan ere parte hartu duzuen guztioi!!
Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak bildu asmotan sari banaketa irailera atzeratzea pentsatu dugu.
2008ko Tropelako bigarren lehiaketa gaur Milanon amaitu den erlojupekoarekin amaitu da. Italian Contadorrek Giroa irabazi badu, 2008ko Giroko Tropelako lehiaketa Lujanbio donostiarrak irabazi du. Berarentzat izango da