2008ko denboraldia amaitzen

Gaur amaituko da 2008ko Vuelta, Tropelan izango den azken aurreko lehiaketa. Dakizuen bezala, hurrengo astean izango den Mundiala ere jokatuko dugu ohi legez eta honekin denboraldia amaitutzat emango dugu. Beraz, gainontzeko lehiaketa nahi bezain ondo ibili ez bazarete azken aukera izango duzue aurtengoz.

Artikulu honekin laguntzen diguten guztiei eskerrak eman nahi genizueke. Lehenik eta behin parte hartzen duzuen guztioi, urtetik urtera gero eta gehiago baitzarete. Bestalde, mailotak eman dizkiguten euskal txirrindulari guztioi ere gure eskerrik beroenak. Gure babesle guztiak ere aipatu nahiko genituzke, hauei eskerrak zuen artean banatzeko sariak izaten baititugu maillotekin egiten dugun bezala. Eta nola ez, urtean zehar txirrindularitzaren inguruan berriak idazten aritzen diren kide guztiei ere ezin eskerrak eman gabe geratu. Eskerrik asko guztioi!

Bideo hau adiskide batek bidali digu eta ematen dizkigun animoak asko pozten gaitu. Izan ere gogoan izan Tropela Elkarrtea irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta gure lantaldea ingurukoen animo eta babesari eskerrak diarduela lanean. Eskerrik asko Aitor zure animuengatik, eta eskerrik asko ere animo mezuak bidaltzen dizkiguzuen gainontzekoi ere. Gainera askok kamisetak ere erosten dizkiguzue eta horiei ere eskerrak eman nahi genizkizueke. Oraindik zenbait kamiseta baditugu, beraz, oraindik ez baduzue eskuragai dituzue.

Baina oraindik denboraldia amaitu ez denez, goza dezagun geratzen den azken egun hauetaz. Zorte on guztioi