Komertzial bila

Tropela.net

Tropela Elkartea datorren denboraldirako plangintza egiten ari da eta erabaki nagusia urtarrilean langile bat kontratatzea izan da. Horretarako, komertzial edota marketing perfila betetzen duen pertsona baten bila gabiltza. Hasteko 6 hilabeterako iraupena izango luke lanaldiak eta lanaren zeregin nagusiak babesle nagusiak topatu eta publizitatea jartzera interesatuta leudeken entitateekin harremanetan egotea izango lirateke.

Lan postua emateko garaian ondorengo ezaugarriak hartuko dira kontuan:

– Euskara
– Harremanetarako erraztasuna
– Mugikortasuna

Interesatuta dagoenak bidali dezala bere curriculuma [email protected] helbidera urtarrilaren 15a baino lehen. Epe hau amaitutakoan astebeteren buruan hartuko dugu erabakia eta hautagai guztiei emango zaizue erabakiaren berri.

Tropela Sariak 2008

Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren.  Hemen doakizue saria jasotzera agertu ziren irabazleen famili argazkia.

Aurtengo irabazleak

Amaitzeko Tropela elkarteko presidenteak, Egoitz Lizasok, esker oneko hitzak izan zituen bai zale, babesle eta euskal ziklistentzat. Urtetik urtera Tropela haziz doala adierazi zuen zenbakiekin eta datorren urterako berrikuntza batzuk aurreratu zituen. Bertaratutako jendearengan interes gehien piztu zuena, Continue reading “Tropela Sariak 2008”

Lagundu Tropelari kamiseta bat erosiz!!

Zenbait modelo Tropelako kamisetarekin
Datorren ostiraleko sari banaketarekin emango diogu amaiera 2008ko denboraldiari eta oraindik zenbait kamiseta ditugu salgai. Erosi ez duzuenoi kamiseta erostera animatu nahi zaituztegu. Aukera zabala dugu “Denda” atalean ikus dezakezuen bezala, bai mutil, bai neska baita haurrentzako ere. Era honetan Tropela Elkarteari asko lagunduko zeniokete laguntza hau beharrezko baitzaigu ditugun gastuei aurre egiteko (gogoratu Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta behartan lanean dihardugunok afizioz egiten dugula).

Kamisetak gogoko ez badituzue, donazioren bat egiteko aukera ere badago. Horretarako bi kontu ditugu zabalik.

Eskerrik asko dagoeneko lagundu gaituzuen guztioi!! Eskerrik asko aurtengoan ere parte hartu duzuen guztioi!!

2008ko denboraldia amaitzen

Gaur amaituko da 2008ko Vuelta, Tropelan izango den azken aurreko lehiaketa. Dakizuen bezala, hurrengo astean izango den Mundiala ere jokatuko dugu ohi legez eta honekin denboraldia amaitutzat emango dugu. Beraz, gainontzeko lehiaketa nahi bezain ondo ibili ez bazarete azken aukera izango duzue aurtengoz. Continue reading “2008ko denboraldia amaitzen”

Tropelako sari banaketa irailean izango da

Tropela.net sari banaketa 2005Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak bildu asmotan sari banaketa irailera atzeratzea pentsatu dugu. Continue reading “Tropelako sari banaketa irailean izango da”