Tropelako sari banaketa irailean izango da

Tropela.net sari banaketa 2005Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak bildu asmotan sari banaketa irailera atzeratzea pentsatu dugu.

Edonola ere, sarituekin harremanean jarriko gara Tourra amaitu ostean. Irailean izango den sari banaketaren egun eta lekuak garaiz jakinaraziko dizkizuegu. Espero dugu erabakia ontzat hartuko duzuela.

Gure zorionik beroena etapetan sarituak izan zaretenoi eta zorterik onena opa dizuegu gainontzekooi. Onenak irabaz dezala!