Barkatu eragozpenak

TropelaSentitzen dugu azken orduetan izandako arazo teknikoak direla eta zerbitzu egoki bat ezin eman izanagatik. Gure barkamenik sendoena helarazi nahi dizuegu bai baitakigu asko eta asko zaretela emaitzak ikusteko irrikitan zaudetenak.

Dakizuen bezala gero eta gehiago zarete Tropeleko lehiaketan parte hartzen duzuenak. Hori dela eta zerbitzaria aldatu beharrean izan gara eskari kantitate hauei aurre egiteko. Aldaketa prozesu honetan uste ez genituen konplikazioa batzuk jazo zaizkigu eta horren ondorioak pairatu ditugu eta dituzue. Hori dela eta, atzo webgunea probisionalki istearen erabakia hartu genuen konponketa lanei ekiteko.

Gogor jardun dugu arazoa lehen bailehen konpontzeko. Azkenean lortu dugulakoan gaude eta espero dugu aurrerantzean horrelako arazorik ez izatea.

Asko estimatzen dugu gugan jarritako konfidantza. Ia arazoa hau gainditu eta Giroaz gozatzeko aukerarik dugun. Zorteriko onena opa dizuegu guztioi!

Tropela Orioko erlojupekoan

Tropela Elkartea Orioko erlojupekoa jarraitzen izan zen. Bertatik David Herrero irteeran izango ez zela jakinarazi genizuen, eta zoritxarrez, gaur esan dutenaren arabera, hilabetez korritu ezinda izango da txirrindulari bizkaitarra. Beraz, ezin izango du Euskal Bizikletan parte hartu hasieran espero zuen bezala. Gure animorik beroenak Davidi!

Orion bizi izan genuena bideo honetan bildu dugu. Espero dugu gustukoa izango duzuela!

Grabaketa eta bideo edizioa: Imanol Agirre

Tropela.net-ek 3 urte bete ditu gaur. Zorionak guztioi!

3 urteOrain hiru urte jarri genuen Tropela.net webgunearen proiektua abian nahiz eta jendaurrean 2005eko Tourraren inguruko lehiaketarekin ezagutzera eman. Gaurdaino iritsi bagara, gure inguruko, babesle, laguntzaile eta webgunean parte hartzen duzuen guztioi eskerrak izan da. Eta nola ez, denbora luze honetan lanean jarraitzeko indarra zuek eman diguzue. Beraz, zorionak guztioi!

3 urte beranduago, webgunea berriro ere itxuraz berritu dugu. Eta ez hori bakarrik, gaur jarri baitugu Euskal Herriko Itzuliko lehiaketako kiniela egiteko aukera irekirik. Lehiaketa honekin Tropela.net webgunean antolatzen dugun 13. lehiaketa duzue oker ez banaiz. 13!! Hiru urte aurrerago ez genuen usteko honaino iritsiko ginatekeenik, nik ez behintzat! Ikusten duzuenez, lanean gabiltzanok oraindik gogoz ekiten diogu.

Aurtengoa zerbait berezia izango dela espero dugu. Gure esku dagoen aldetik, webgune erakargarriago, eduki interesgarriago, sari gehiago,… izaten saiatuko gara. Eta guztia sarean euskaraz txirrindularitzaz gozatzeko txoko erakargarri eta gustagarri bat izateko helburu sendoarekin. Guk geure ahaleginak jarriko ditugu, gainontzekoa zuen eskuetan dago.

Zorionak Tropela! Eta urte askotarako!!

Tropela.net-en neguko atsedenaldia

TropelaTxirrindularitza denboraldi ofiziala amaitu da eta dagoeneko hurrengo urteko denboraldiaren aurrerapenen berri jasotzen ari gara. Orain egun gutxi izan zen 2008ko Tourreko aurkezpena eta laister aurkeztuko dituzte Giroa eta Vuelta ere.

Tropela Elkarteko kideok ere atsedenalditxo bat Continue reading “Tropela.net-en neguko atsedenaldia”

Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!

Kamiseta LimaFrantziako Tourrean egin genuen bezala, Espainiako Vueltan ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan (eta udazkenean) janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.

Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutilen kamisetetan lima kolorekoak eta laranja kolorekoak (hauek ia agortu dira) dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Nesken kamisetak ere oso gutxi geratzen dira, talla konkreturen bat. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.

Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak eta hemendik aprobetxatu nahi genuke erosi duzuen guztioi eskerrak emateko. Orain, ea denon artean kamiseta guztiak agortzen ditugun! Continue reading “Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!”