Tropela Sariak 2008

Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren.  Hemen doakizue saria jasotzera agertu ziren irabazleen famili argazkia.

Aurtengo irabazleak

Amaitzeko Tropela elkarteko presidenteak, Egoitz Lizasok, esker oneko hitzak izan zituen bai zale, babesle eta euskal ziklistentzat. Urtetik urtera Tropela haziz doala adierazi zuen zenbakiekin eta datorren urterako berrikuntza batzuk aurreratu zituen. Bertaratutako jendearengan interes gehien piztu zuena, hurrengo urtean Tropelako lehiaketa guztietako puntuak batuz denboraldi osoko sailkapena aterako zutela izan zen. Eta aurtengo denboraldiko lehen 10 erabiltzeak aurkeztu zituen. Hauxe izango litzateke 2008ko Tropela Sailkapen Orokorra:

1. IONARAN (Zaldibia)           21.012 puntu
2. aupareal6 (Lazkao)             20.106 puntu
3. Sablon (Arrasate)               20.056 puntu
4. awayr  (Elgoibar)                20.022 puntu
5. oixan  (Zarautz)                   19.940 puntu
6. Ahategorria (Errenteria)     19.892 puntu
7. Jenry Kissinger (Gasteiz)   19.877 puntu
8. trikuarri (Lezama)               19.792 puntu
9. klara  (Donostia)                  19.660 puntu
10. unailecube (Donostia)         19.592 puntu

Azkenik, zizka-mizka batzurekin lagunduz, lagunarte ederrean ideiak elkartrukatzeko une polita izan genuen.

Zorionak irabazle guztioi!

Sari banaketako argazkiak ere eskuragarri dituzue.

OHARRA: Saria jaso ezin izan zuena, jar dadila gurekin harremanetan.