Flandriako Tourrera goaz!!

Dakizuen bezala Flandriako Tourra apirilaren 5ean jokatuko da. Udaberriko lasterketarik erakargarriena izaki, Tropela Elkarteak ikuskizun hau ikustera joateko bidaia antolatzea erabaki du. Flandriako Tourra giro bikainean eta bertatik bertara gozatzeko aukera paregabea eskaini nahi dizuegu, beraz, guztiok Gantera (Belgika) egingo dugun bidaiara etortzera animatu nahi zaituztegu.

Bidaia autobusez izango da eta jasotze puntuak bidaiarien arabera zehaztuko dira. Ostiralez izango litzateke irteera eta astelehenean goizeko orduetan itzulera (oraindik ordutegia zehaztu gabe dugu). Bidaiaren kostua 125€koa izango da eta bidaiari bakoitzari Tropela Elkartearen kamiseta bana oparituko zaie. Anima zaitezte!!

Egitaraua

– Apirilak 3: irteera arratsaldean izango litzateke gauez bidaia egiteko.
– Apirilak 4: goizaldera Gantera iritsiko ginateke. Egunean zehar Ganteko txokoak ikusteko aukera izango da kanpingera joateaz gain.
– Apirilak 5, Flandriako Tourra: goizean jeiki, kanpingak jaso eta lasterketaren ibilbideruntz joango ginateke giro onean lekurik egokienera (proposamenak onartuko dira). Lasterketaz gozatu eta amaitutakoan itzulerari ekingo genioke.

Izena emateko

– Seinale gisa 50€ko ingresoa egin beharko da Tropela Elkarteko konturen batean (Euskadiko Kutxan: 3035 0029 67 0290081022 edo Kutxan: 2101 0076 55 0125103002). Eskertuko genizueke trasferentzia beste kontu batetik egitea diru itzuli beharko balitz kontua jakin dezagun. Gainontzeko 75€ak autobusean bertan ordainduko dira.
– Trasferentziaren frogagiria, izen-abizen eta jaiotze data eta autobusa non hartuko zenuketen adieraziz email bat [email protected] helbidera bidaltzea.

Bidaiariaren kontu

– Kanping bat lo egin ahal izateko
– Otorduak eta gainontzekoak
– Autobusa hartzeko zehaztutako puntura garaiz iristea. Bidaiariei emailez jakinaraziko zaizue nun jasoko zaituztegun.

Tropela Elkartearen kontu

– Autobusa (hau bidaia osoan zehar gure eskura izango da)
– Kanpingaren kostuak
– Bidaiari bakoitzarentzat Tropela Elkarteko kamiseta bana

Oharra: izena emateko epea martxoaren 25ean amaituko da. Izena eman duen jende kopuruaren arabera bidaia izango den ala ez martxoaren 26an baieztatuko da. Bidaia gauzatzen ez bada, seinalea jarri duten guztiei dirua itzuliko zaie jatorrizko kontura. Bidaia gauzatzen bada ez da seinalerik itzuliko.