#135 Tropela podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta

Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2016ko Espainiako Vueltako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.

#134 Tropela.eus podcastak: Rio 2016ko kiniela (gizonezkoena)

Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.

#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa

Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.

#132 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 20. etapa

Raulek (@raulperezmartin) hartu du gaurkoan erreleboa. Nola ez Ion Izagirreren (MOV) euskal garaipeneko etapa gustura aztertu du mini podcast honetan. Ez da gutxiagorako balentria handia baita ormaiztegiarrak gaur Tourrean lortutakoa. Gainontzean Aruren (AST) txakalaldia izan da sailkapen nagusian izan den aldaketa nabarmenena.

#131 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.