#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.

#231 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali (TBM) eta Zakarin (KAT) izango dira Madrileko oholtzan.

#230 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.