#400 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 3. etapa

Ewan (LTS) nagusitu da Tourreko 3. etapan

2020ko Frantziako Tourrek 3. etaparen errepaso honetan gidoia bete eta esprintean amaitu da etapa. Azkarrena Ewan (LTS) izan da eta gaurko etaparen ondoren maillot aldaketa bakarra erregulartasunaren berdearena izango baita Saganek (BOH) eskuratu baitu. Mendikoaren lehian, berriz, Cosnefroyk (ALM) eutsiko dio Perezek (COF) jaitsieran erori eta lasterketa utzi beharrean izan baita. Hau eta biharko etapan izan daitekeenaren inguruan mintzo da Iban Hernandez (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#399 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 2. etapa

Alaphillipek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa

2020ko Frantziako Tourrek 2. etaparen errepaso honetan, ibilbideak hala baldintzatuta, Kristoffek (UAD) lidergoa utzi eta etapa garaipena lortu duen Alaphilippe (DQT) frantziarrak eskuratu du. Faboritoen artean mugimendurik ez. Hau eta 3. etapan jazo daitekeenaren inguruan mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#398 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 1. etapa

Kristoff (UAD) gailendu da 1. etapan

2020ko Frantziko Tourreko lehen etapa Nizan jokatu da. Eguraldiak eta erorikoek baldintzatutako etapa izan da. Edonola ere, esprintean erabaki da bai garailea eta lehen liderra. Azkarrena Kristoff (UAD) izan da eta berak jantzi du lehen maillot horia. Hau eta 2. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan.

Naiz Irratiarekin akordioa

Aurtengo Tourrean Naiz Irratian izango gara lasterketa jarraitzen. Iñigo Asensiok gidatuko duen saioan, batzuetan estudioan bertan bestetan telefono bidez, Tropelako ordezkariak arituko gara gure iritzia ematen. Nola ez, beti ere gure lehiaketa kontutan hartuta.

21 etapa izango dira saioak zuzenean jarraituko dituenak. Hau berrikuntza da izan ere orain arteko urteetan etapa batzuk soilik jarraitu ahal izan ziren.

Gogoratu, beraz, aurtengo Tour hau irratiz eta euskaraz jarraitu nahi baduzue, Naiz Irratian duzuela aukera bikaina!

#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra.

Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.