Daniel Felipe Martinezek (EF1) sailkapen nagusiari agur esan arren etapa garaipena lortzeko gai izan da

Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkapenean buruan jarri da.

Hau eta biharko 14. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.