#120 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 8. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 8. etapa honen podcasta grabatzeko. Bertan Pirinioetako bigarren egun honetan hasera batean gidoia bete bada ere bukaeran ezustekoa izan dela kontatzen digu. Froomek (SKY) etapa irabazi du ezohiko moduan. Gertakarien artean Keldermanen (TLJ) istripua eta Majka (TNK) eta SKYren arteko haserrea mendiko puntuei dagokionez.

9. etapa Andorran amaituko da eta Pirinioetako azkena izango da.

Adam Yates zauritua azken kilometroan (bideoa)

Sinesgaitza dirudi, batez ere Frantziako Tourra bezalako lasterketa garrantzitsu batean, baina gertatu zen. Adam Yatesek (OGE) erasoa jo zuen Lac de Payolle jaitsieran sailkapen nagusian segundoak urratzeko asmoz baina azken kilometroko pankarta gainera erori zitzaion bideoan ikusten den moduan. Ikustekoa.

Azkenean zuen denbora tartea aintzat emanda orain sailkapen nagusian bigarren postuan aurkitzen da britainiarra eta gaur maillot zuriarekin aterako da errepidera. Ea ba ez duen ezer larririk eta Tourra lehiatzeko moduan den!

#119 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 7. etapa

Ibanek (@piban) 2016ko Frantziako Tourraren 7. etaparen mini podcast hau prestatu digu. Gaur Pirinioetako lehen etapa izan da eta ihesaldi jendetsua izan da. Tartean berriro ere euskaldun bat izan da, Gorka Izagirre (MOV) hain zuzen ere. Hala ere gehien harritu gaituena Van Avermaet (BMC) liderra bera bertan izatea izan da. Azkenean garaipena DDD taldeari Cummingsek eman dio.

#118 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 6. etapa

Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta ere. Gaurko etapa ere esprinterrentzat egokia zen eta hala gertatu da. Bi iheslari protagonista: Barta (BOA) eta Arashiro (LAM). Esprintean Cavendish (DDD) errekor berriak egiten.

#117 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 5. etapa

Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta. Gaurkoa izan da Tour honetako mendiko lehen etapa. Ihesaldia osatu da gaurkoan ere eta bertan Romain Sicard (DEN) euskalduna izan da. Hala ere benetako etekina gaurko etapari Van Avermaetek (BMC) atera du.