#470 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 3. etapa

Van der Hoornek (IWG) etapa garaipena eguneko ihesaldian izan ondoren

Ihesaldia protagonista Italiako Giroko 3. etapa honetan. Borak lan egin badu ere, eta ondoren beste gizon azkarren taldeak ihesaldi hori bertan behera uzteko lanean aritu badira ere, Van der Hoornek (IWG) , Tropelan %0,2ak zuen txirrindulariak, ondo eutsi dio bere abantailari eta etapa garaipen handia lortu du. Esprintean azkarrena Cimolai (ISN) izan da. Sailkapen nagusian, arrosari dagokionez, aldaketarik ez.

Hau eta gaurko etapak eman duenaren inguruk hausnarketa Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik aurki dezakezue podcast berri honetan.

#469 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 2. etapa

Merlierrek (AFC) irabazi du 2021eko Giroko 2. etapa

Italiako Giro honetako lehen esprinta ikusi dugu gaurkoan eta Merlier (APC) belgiarra izan da nagusi. Esan daiteke ezustekoa eman duela Tropelan bertan ere ez baikenaun azkarren lehen multzoan. Atzetik Nizzolo (TQA) eta Elia Viviani (COF) sailkatu dira. Lider izaten Gannak (IGD) jarraitzen du.

Hau eta etapak emandakoaren inguruan, podcast labur hau Iban Perezen (@piban) ahotsean duzue entzungai.

#468 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Gannak (IGD) 2021eko Giroko lehen etapa irabazi du

Hasi da 2021eko Italiako Giroa eta hemen duzue 1. etapak emandakoaren mini podcasta. Bertan Gannak (IGD) etapa eta millot arrosa janztea lortu du Affini (TJV) eta Fossen (TJV) aurretik. Hautagai nagusien artean azkarrena Almeida (DQT) izan da eta lehen euskalduna Jonathan Castroviejo. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#467 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa

2021ko Italiako Giroa. Ibilbidea

Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxak babestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!

#447 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Geoghegan Hart (IGD) dugu 2020ko Italiako Giroko irabazlea

2020ko Italiako Giroko 21. etapa honekin amaitu da aurtengo bigarren itzuli handia. Erlojuaren kontrako saioan, espero bezala Gannak (IGD) lortu du etapa garaipena, bere 4 garaipena Giro honetan. Horretaz gain, ordea, INEOS taldeak, Geoghegan Hartek (IGD) Hindleyri (SUN) ateratako denbora tarteari esker, egungo txapeldun berria dugu. INEOSek, beraz, egun borobila gaurkoan. Podiuma Keldermanek (SUN) osatu du. Pello Bilbaok (TBM), aldiz, Almeidak (DQT) egin duen erlojupeko bikainaren ondorioz, postu bat galdu eta 5. amaitu du azkenean.

Hau eta Tropelako puntuaketa nola geratu den kontatzen digu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu