Mendiaren atarian Tropela bizi bizirik!!

Lasterketaren egoeraTropeleko lasterketa bizi doa. Azken 5 etapetako sailkapen nagusian patatin zumaiarra buruan izan da eta lasterketa buruari eusten dio. Are gehiago, lasterketan ikusten dugun bezala, tarte handi xamarra ateratzen dio patatinek cannibali, bizpahiru etapa lehenago jotako erasoaren fruitu. Patatinek jotako erasoa, beraz, ez da makala izan. Tropel burua, ordea, atzetik hurbildu asmoz dator eta MOXOLO eta luzaide bikotea laster batean irentsiko dituztela dirudi. Ez da harritzekoa, tropel buruan tomboonen bera baitugu tiraka eta honek, orain arte lortu ez duen garaipena eskuratzeko duen goseak lana beltz egitera derrigortzen du.

Bihartik aurrera, ordea, mendia hasten da. Patatinek jotako eraso horrek emaitzarik emango al du? Ez ote du azkarregi jo? Tomboonenek bilatzen duen sprinta jokatuko al da? Oraindik lasterketa asko geratzen da eta ez dago garbi zein den faborito nagusia. Garbi dagoen gauza bakarra lasterketa honetan emakumezkoak jaun eta jabe direla da. Aurrean doazen txirrindulariei begiratu bat ematea besterik ez duzue hori baieztatzeko.

Nire Tourra

Tropela.net elkarteko kideek Tour-ari buruz zerbait idazteko eskatu eta ezpainari heldu diot. Behin izan naiz Frantziako Tour-ean, eta mota ezberdinetako oroitzapenak utzi zizkidan, ezpainekoa barne.

Tourmaleten hasiera2002an joan ginen Jon Gonzalo lankidea eta biok Tour-era, irratiak bidalita. Pirinioetako etapa batera joan, eta zaletuekin egon behar genuen, bertako giroa jasoz.

Hamaikagarren etapa Paun abiatu zen eta La Mongie eski estazioan amaitu, 158 kilometroko ibilbidea zuten txirrindulariek, eta bidean Aubisque igo behar zuten. Lankidea eta biok goizeko 8etarako iritsi ginen Sante Marie de Campan herrira, hortxe hasten dira mendateko lehen maldak. Sekulako jendetza zegoen ordu horretarako herrian, eta kotxea ahal izan genuen moduan aparkatuta, gorako bideari ekin genion, goizeko freskurak lagunduta, nahiz eta garbi zegoen eguraldi beroa izango genuela. Continue reading “Nire Tourra”

Euskal selekzioaren aldeko VI. bizikleta martxa

Urtero bezala ESAIT-ek, Euskal Selekzioaren aldeko iritzi taldeak Pirinioetan festa itzela antolatu du Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzen delako. Hori dela eta, Euskal Herriko mugan, Soudet gainean gune bat montatuko dute eta bertan uztailaren 11ean eta uztailaren 12an euskal giroan ongi pasatzeko aukera izango da.

Egitaraua:

Esaituztailak 11 – arratsaldeko 18:00etan
Euskal jaia: esait gunean (soudet gaina)
· Gazta, txistorra, sagardoa eta garagardoa.
· Trikitixa
· Toka

uztailak 12 – goizeko 10:00etan
VI. Bizikleta martxa
· Santa grazi- soudet gaina (11 km)
· Hamaiketakoa eta material zozketa esait gunean

Continue reading “Euskal selekzioaren aldeko VI. bizikleta martxa”

Gauza gutxi argitu duen erlojupekoa

Aurreko urteetan aurreneko erlojupekoak argi eta garbi uzten zuen zein txirindulariren artean izango zen Tourreko garailea. Bertan Armstrong, Ullrich eta konpañiak euren indar erakustaldiak egin eta sailkapeneko aurreneko lekuetan kokatzen ziren, askotan Paris arte bertatik mugitu ere egin gabe.

Gure adituaAurtengoan ez daukat hain garbi horrelakorik gertatuko denik. Landis eta batez ere Honchar, erlojupekoan beste guztien gainetik agertu dira baina ez dute lehen aipatutako txirrindularien ziurtasunik ematen gainean dugun mendiari begira. Pertsonalki, nahiz eta erlojupeko eskasagoa egin Honchar eta Landis baino hobekiago kokatuak irten diren txirrindulariak daudenaren iritzikoa naiz. Menchov, Evans, Karpets, Sastre edo Kloden, adibidez, oso arriskutsuak ikusten ditut. Continue reading “Gauza gutxi argitu duen erlojupekoa”

Benetako Tourra hastear!

Gure adituaEzin esan orain arte Tourra hasi gabe zegoenik esprint ederrak ikusteko moduan izan baikara, baina, hala ere, sailkapen nagusirako borrokarik ikusteko modurik ez zuen eskaintzen ibilbideak.

Gaur erlojupeko garrantzitsu batek emango dio borroka horri hasiera. Armstrong eta Ullrich falta dira tropelean, beraz, Tourreko erlojupekoetako irabazle berri bat izan dezakegu gaurkoan, Zabriskiek iazko 19 Km-tako hasierako erlojupekoko garaipena errepikatu ezean. Armstrong estatu batuarra falta izan arren, gaurkoan bere herrikideren batek irabaziko ez balu asko harrituko nintzateke, bertakoak baitira Zabriskie bera, Hincapie, Leipheimer eta Landis txirrindulariak. Estatu batuar hauen artean sartzeko beste txirrindulari batzuren izenak aipatzeagatik Rogers, Evans edo Kloden aipatu beharra dago, ondo daudenean eta euren eguna dutenean, edozein erlojupekotan irabazteko adinako maila dutelako. Continue reading “Benetako Tourra hastear!”