Mendiaren atarian Tropela bizi bizirik!!

Lasterketaren egoeraTropeleko lasterketa bizi doa. Azken 5 etapetako sailkapen nagusian patatin zumaiarra buruan izan da eta lasterketa buruari eusten dio. Are gehiago, lasterketan ikusten dugun bezala, tarte handi xamarra ateratzen dio patatinek cannibali, bizpahiru etapa lehenago jotako erasoaren fruitu. Patatinek jotako erasoa, beraz, ez da makala izan. Tropel burua, ordea, atzetik hurbildu asmoz dator eta MOXOLO eta luzaide bikotea laster batean irentsiko dituztela dirudi. Ez da harritzekoa, tropel buruan tomboonen bera baitugu tiraka eta honek, orain arte lortu ez duen garaipena eskuratzeko duen goseak lana beltz egitera derrigortzen du.

Bihartik aurrera, ordea, mendia hasten da. Patatinek jotako eraso horrek emaitzarik emango al du? Ez ote du azkarregi jo? Tomboonenek bilatzen duen sprinta jokatuko al da? Oraindik lasterketa asko geratzen da eta ez dago garbi zein den faborito nagusia. Garbi dagoen gauza bakarra lasterketa honetan emakumezkoak jaun eta jabe direla da. Aurrean doazen txirrindulariei begiratu bat ematea besterik ez duzue hori baieztatzeko.