Iritsi da aurtengo txirrindularitza munduko hitzordurik garrantzitsuena, Frantziako Tourra. Duela urte gutxi txirrindularitzaren festa zen ekitaldi honek, denborarekin, zalantzez jositako egunak ekartzera ohitu gara. Zalantzak txirrindularien artean nork parte hartuko duen jakiterako orduan, zalantzak mediku kontroletan zerbait gertatuko ote den, zalantzak UCIk agindutako eskutitza sinatzearekin… utz ditzagun zalantza guzti hauek web orrian irekita dauden beste gaietako eta saia gaitezen hemen kirol arloari bakarrik aipamena egiten. Ez da ziurrenik lan erraza izango baina…
Urtero bezala badira Tourra irabazteko hautagai nagusiak. Eta hori berau Tropela Elkartearen porran ederki ikus daiteke. Aditu askok aipatzen dituzten Vinokourov edo Valverde bezalako txirrindulariak dira lehiaketan ere gehien aukeratu direnak. Hala ere, ez nintzateke euren multzo berdinean edo “Beste hautagaietan” dauden beste txirrindulariekin.
Italiako Giroan ez bezala asko dira Tourra irabazteko aukerekin irteten duten txirrindulari eta taldeak. Kasu askotan gainera, talde bakoitzak izen bat baino gehiago ditu sailkapenean goian amaitzeko: Valverde, Pereiro, Karpets Caissen, Vinokourov, Kloden, Kashechkin Astanan, Sastre eta Schleck CSCn, Leipheimer eta Contador Discoveryn… borroka polita ikusi dugulakoan nago.
Joango gara esprinterrak eta eskalatzaileak hobekiago aztertzen baina aurreko etapa 6km ko erlojupekoa dugu? zein duzue hautagai nagusia? Fabian Cancellararen izena aipatu beharrean gara baina lehiaketan zenbatek aukeratu duten ikusi ondoren ez da inongo ezustekoa izango. Gutxiago aipatzen den izen bat esatearren Stefan Schumacherren aldeko botua ere emango dut.
Joan zuen izenak ematen, idatzitako mezu hauetan irabazlea asmatu ezkero, betirako hor gelditzen bait da.
Gaur jarri dugu martxan Frantziako Tourreko lehiaketa handia, gauerdian. Urteko lehiaketa nagusia dela esan daiteke bai lasterketa partaidetzari dagokionez baita Tropeleko kiniela eta sariei dagokienez ere. Txirrindulariak Londresetik abiatu aurretik 3 aste izango ditugu gure aukeraketa egin, tropeltxoak antolatu eta gure kinielari azken ukituak emateko. Hiru aste hauetan batzuk azken lasterketak mimo handiz jarraituko dituzte txirrindularien forma zein den ezagutzeko eta urteko proba garrantzitsura nola eta ze asmorekin joango diren jakiteko.
Gaur iluntzean egin da Zestoako bainuetxean sari banaketa eta jende dezente bildu gara. 36 sari genituen banatzeko eta irabazle gehienak horiek jasotzera hurbildu dira Zestoara.
Atzo Tourreko kontroletako batean positibo bat egon zela adierazi zuten. Nik neuk txirrindulari “arrunt” batek emango zuela pentsatu eta ez nion garrantzia handiegirik eman. Gainera prentsa espainiarrak espainiarra ez zela esan zutenez, euskaldun batek ez zuela positibo hori eman pentsatu nuen.