ASOk aurtengo Tourrean esperimentua egin nahi zuen eta txirrindulari profesionalak irrati bidezko komunikazioak galarazita lehiatzera behartuta zeuden. Zenbait txirrindulariren protesta artean, gaurko etapa aurre ikusitako gidoiari jarraiki jokatu da nahiz eta irratirik gabe izan.
Garbi zegoen esperimentatzen hasita ezin zela Pirinioetako edo Alpeetako etapa erabakigarriren bat aukeratu eta aurtengo edizioko lehena gaurkoa izan da. Aurrez esan genizuen bezala, hurrengoa ostiralean jokatuko dena izango da, eta han bai, beharbada, zer esan gehiago emango du irratiak. Gaurkoan ez bahintzat, eta ederki ezagutzen genuen gidoia beta da azken une arte garbi ez bazegoen ere.
Etapa hasieratik Vaugrenard, Dumoulin, Hupond eta Ignatiev-ek eguneko ihesaldia osatu dute. Tropela, aldiz, lasai zen eta momentu oro ihesaldia kontrolpean izan dute Voeckler-en eman zuen ezustekoaren oroitzapena gogoan. Ez da zalapartarik izan tropelean eta egia esan tentsio unerik ere ez. Atseden eguna atzokoa bazen ere, gaurkoa jarraipena izan dela esan daiteke. Antolatzaileen aurre ikusten zuten denborarik luzeenean ibili da tropela gaurko lasaitasunaren erakusgarri.
Azken kilometroetan zirela minutu t’erdiko aldea zuten iheslariek. Atzean esprinterren taldeak antolatu dira tropelari abiadura emateko eta orduan laukoteak ere erritmoa bizitu du. Bazirudien ezustekoa emateko moduan izango zela laukotea, baina ez da hala izan. 2 kilometro eskasen faltan iheslariak tropelak irentsi ditu eta Martin, Hincapie eta Columbia-HTC taldeko txirrindulariek ederki bideratu diote esprinta Cavendishi. Honek, ohikoa duen bezala, ez du hutsik egin eta aurtengo edizioko hirugarrena poltsikoratu du. Hushovd eta Farrar izan dira ingelesari gehien hurbildu zaizkien esprinterrak. Garaipen honi esker, beraz, Cavendishek maillot berdea berreskuratzetik 6ra geratu da.
Pasatu dira bada Tourrean urteetan zehar hain ospetsu egin diren Pirinioak. Aspalditik aipatua genuen aurtengo ibilbidea zeharo kaskarra zela eta horrek, txirrindularien jokabidearekin batera, ikusi ditugun Pirinioak ikustera eraman gaitu. Pentsatu nahi dut, Preudhommek datorren urterako kontutan hartuko duela hau eta ganorazko ibilbideetan pentsatzen hasia dela jada. Ibilbideak laguntzen duenean ere lanak izaten dira oraingo txirrindulariak mugitzeko… ibilbide honekin mugituko direla pentsatzeko.
Etapa bere osotasunean jarraitzeko modurik izan ez badut ere, ikusi dudan apurrak, sailkapenei emandako begiradatxo bat eta foroetan jendearen hitzak irakurtzea nahikoa dut, gaurkoan ere, itzuli handietako mendiko etapa lotsagarri bat ikusi dugula aipatzeko. Iheslariei 15 minuturainoko tartea hartzen uzten dion tropelak berak erakusten du lehiarako zuen gogoa, edo hobeto esanda, gogo eza.
Gaurko etapak ezaugarri nagusi bat izan badu,
Tropela abiadura hartzen zihoan heinean eta lur bustiari bihurguneak gehitu zaizkienean erorketak. Lehen erorketan
0 segundo. Hori da