Inoizko tropelik handiena: 14.073, iaz baino 1.300 gehiago!

2005ean Tropela abian jarri genuenetik lortu dugun kiniela kopururik handiena da aurtengo Tourrean. Iaz 12.739 ginen, aurten, berriz, 14.073. Marka bikaina!!

Azken 3 urteotan %10eko igoera izan dugu kinielatan. Absolutuki begiratuta, 1.000 kiniela baino gehiagoko igoera izan da urtez urte. Datu guztiak Ikusgai dituzue gure Dortsalak atalean.

Eskerrik asko Tropelan parte hartzeagatik eta zorterik onena opa dizuegu guztioi!!

#65 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindularien azterketa egiten dute podcast honetan.

Kiniela egiterako orduan zalantzak? Solaskideen iritziak lagungarri izan dakizkizueke.

#64 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Ibilbidearen azterketa

Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourraren ibilbideari errepasoa egiten diete:

– Aldaketa nagusi moduan 100 kilometrotako erlojuaren kontrako bakarka jokatu beharra.
– Mendiko etapen egitura ere ezberdina aurtengoan.

2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)

Filtrazio baten bidez jakin dugu Frantziako Tourraren 2012ko ibilbidea. Badirudi huts informatiko batek behin-behineko itzulia jarri duela ASOren web orrian ordu erdiz (nahiko denbora interneteko erabiltzaileek ikusteko eta ondoren sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatzeko). Giroak ere izan ditu bere filtrazioak baina denboraldiko lehen itzuli handiaren ibilbidearen analisia beste baterako utziko dugu.

Continue reading “2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)”

Europcarren errendimendua zalantzan

Leku askotan entzun dut Voecklerrek aurtengo Tourrean eman duen maila neurriz kanpokoa izan dela. Egia esan ez Voecklerren kasuan bakarrik, baita Rolland eta Europcar taldearen inguruan ere. Urrutira joan gabe Alpeetako etapetan De Andrés Teledeporteko esatariak ere nahiko nabarmen aireratu zuen dopinaren inguruko burutapenak bultzatzen zituen hitzak erabiliz. Continue reading “Europcarren errendimendua zalantzan”