2020ko Frantziako Tourreko 6. etapan, ihesaldiak aurrera egiteko aukera izan du. Yates-en (MTS) taldea izan da tropelaren buruan lider berria izanik lanean, eta ahal erabaki dute. Mugimendurik ez faboritoei dagokienez, eta aurrean, Lutsenko (AST) nagusi. Tropelan %13-a gustura puntuak batzeko aukera izan dutelako aurreko lehiaketatan ez bezala. Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruko irakurketa entzungai duzue podcast honetan, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.
Gaur jokatu da Tour de La Provenceko etapa erregina, 3. etapa. Bertan Mont Ventoux handian zuten helmuga. Kolonbiarrak etapa eta lidergoa eskuratu ditu igoera amaitzeko 7 km-ren faltan jotako erasoari esker. Astanako “motorrek”, lider zen Vlasov eta Lutsenkok (AST), eta Carthyk (EF1) osatzen zuten hiruko tropeltxoa ere ez da gai izan tarterik murrizteko.
Ez atera lekuz nire hitzak. Ez dut dopin kontuekin lotzerik nahi, datua bera dena baita. Norberak bere iritzia izango du. Nik garbi dudana da talde aldaketak itxura batean mesede egin diola Quintanari eta aurtengo Tourrari begira Quintanak lanak txukun egin dituela dirudiela, bai behintzat gaur arte.
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Eskainiako Vueltako 5. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzek nola ihesaldiak fruituak eman dituen kontatzen du. 17ko ihesalditik Lutsenko (AST) kazakhstandarra izan da indartsuena Santa Luciako Ermitan. Tropela 4 minututik gorako atzerapenarekin iritsi da eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan aurrean sartu eta maillot gorriari eusteko.