#359 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Bernal (INS) lasterketako lider berria 2019ko Frantziako Tourreko 19. etapan

Gaurko 2019ko Frantziako Tourreko 19. etapa benetan berezia izan da. Faboritoak sailkapen nagusia iraultzeko lehian zebiltzala, helmugarako 30 kilometroren faltan eta azken igoerari ekin aurretik etapa neutralizatzea erabaki du antolakuntzak eguraldi traketsak ibilbideak guztiz erabili ezinda utzi baititu. Etapako garailerik ez gaur baina bai lider berria: Bernal (INS).

Etapa berezia izanik, podcast honetan guztiaz aritzeko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

#358 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Alpeetako lehen etapa izan da 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa. Bertan ihesaldi jendetsua osatu da, izen handiekin. Bazirudien Movistarrek lasterketa irauli nahi zuela, baina ez du horrelakorik egin. Edonola ere Quintanak (MOV) ihesaldian sartuta etapa garaipena lortu du eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan sartzea Mikel Landaren (MOV) aurretik. Alaphilippek (DQT) ahultasun zantzuak erakutsi baditu ere, lider jarraitzen du.

Bihar Alpeetako bigarren etapa, motzagoa, eta arerioek Tour hau irabazi nahi badute Alaphilippe estu hartu beharra dute. Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#357 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Espero bezala, 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapan ihesaldiak izan du protagonismoa. Bertan bi euskaldun izan baditugu ere, Trentin (MTS) izan da indartsuena eta bakarrik iritsi da helmugara. Gorka Izagirre (AST) Omar Frailerekin (AST) ihesaldian izan bada ere, azkenean 6. postuarekin konformatu beharrean izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcast honetan, aipatutakoaz gain, Rowe (INS) eta Tony Martinen (TJV) arteko hika-mikaz aritzen da. Ondorioz Tourreko antolakuntzak lasterketatik kanporatzea erabaki badu ere, badirudi taldeak saiakeretan direla bi txirrindulariek jarraitu ahal dezaten. Azken erabakia bihar 11:00etan jakingo da.

Bihartik aurrera Alpeetako hiru etapa izango dira, aurtengo Tourreko garailea erabakitzeko etapak hain zuzen ere.

#356 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 16. etapa

Alpeetako etapei aurre egin aurretik esprinterrek azken aukera izan dute gaurko 16. etapan 2019ko Frantziako Tourrean. Bertan azkarrena Ewan (LTS) izan da eta horrenbeste australiarrak bi etapa garaipen lortu ditu. Sailkapen nagusian Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Gaurko ezbeharrik esanguratsuena Fuglsangek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Tropelan %63,2ak du.

Hau guztia eta hurrengo etapak eman dezakeenaz Egoitz Lizaso (@elizaso) aritzen zaigu podcast honetan.

#355 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

2019ko Frantziako Tourrak Pirinioei agur esan die 15. etaparekin eta atseden hartzea tokatu zaie txirrindulariei Nimesen azken asteari ekin aurretik.

Ihesaldiko indartsuena izanda, Simon Yatesek (MTS) bere bigarren etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Pinot (GFC) indartsu bat eta hirugarren ikuskizuna emateko prest dagoen Mikel Landa (MOV) bat ikusi ditugu. Hori bai, Alaphilippek (DQT) denbora galdu badu ere, lidergoari eusteko moduan izan da.

Hau guztia eta biharko 16. etapak eman dezakeenaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.