#349 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 8. etapan ihesaldiak etapa garaipena lortu du. Laukote bat osatu da etapa hasieran, tartean De Gendt (LTS) etapa ehiztari eskarmentatua. Berak lortu du azkenean etapa garaipena. Faboritoen tropeletik ihes eginda Pinot (GFC) eta Alaphilippe (DQT) helmugaratu dira hurrenez hurren eta azken honek lidergoa berreskuratu du.

Etapa honen kronikatxoa eta biharkoa eman dezakeenaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

#348 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 7. etapa esprintean erabaki da. Biko ihesalditxo bat osatu da Rossetto (COF) eta Offredo (WGG) txirrindulari frantziarrekin. Edonola, tropelak kontrolpean izan du ihesalditxo hori eta esprintean azkarrena Groenewegen (TJV) izan da. Lider Cicconek (TFS) jarraitzen du.

Aipatzekoa Van Garderenek (EFD) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izango dela.

Hau guztia eta 8. etaparen aurre analisia egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#347 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Faboritoen arteko lehia espero zen gaurko Tourreko 6. etapa eta hala izan da. Hori bai, etapa garaipena, ordea, ihesaldian izan den Teunsek (TBM) lortu du eta lider berria, berriz, etaparen lehian izan den Ciccone (TFS) dugu tropel nagusiari ateratako errentari esker.

Faboritoen artean indartsuen Thomas (INS) eta Pinot (GFC) izan direla kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan, biharko etapari errepaso txiki bat emateaz gain.

#346 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 5. etapa ere esprintean erabaki da. Ibilbide gora-beheratsuak ibilbide honetan zailtasunak dituzten esprinterrak atzean geratzea ekarri du eta hori ondo aprobetxatu du Saganek (BOH) etapa garaipena lortu eta maillot berdearen lehian lidergoa sendotzeko. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider.

Etapak emandakoa eta 6. etaparen inguruko azterketatxoa Egoitz Lizasok (@elizaso) egiten digu mini podcast berri honetan.

#345 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da 2019ko Frantziako Tourreko 4. etapa. Zailtasun berezirik gabeko etapa, espero bezala esprintean amaitu da. Azkarrena Viviani (DQT) izan da, Kristoff (UAD) eta Saganen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Bigarren etapa garaipena, beraz, edizio honetan Deceuninck – Quick Step taldearentzat.

Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Ibanek Perezek (@piban) podcast honetan.