#285 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltaren 3. etaparen kronika egiten digu Iban Perezek (@piban). Etapa aspergarria eta espero bezala esprintean amaitu dena. Guztietan azkarrena Viviani (QST) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Kwiatkowskik (SKY) jarraitzen du lider.

#284 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapak eman duena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso), baita biharko etaparen aurre analisia egin ere. Caminito del Reyn amaitu den etapan garailea Valverde (MOV) izan da eta lider Kwiatkowski (SKY) jarri da bigarren sailkatu ondoren. Eguneko galtzailerik handienak hautagai nagusien artean Porte (BMC) eta Nibali (TBM) izan dira.

#283 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Abuztuaren 25ean abiatu zen 2018ko Espainiako Vueltako, Malagan jokatutako erlojupeko batekin. Bertan azkarrena Dennis (BMC) izan zen eta lasterketa lehen liderra izango da. Atzetik Kwiatkowski (SKY) eta Campenaerts (LTS) sailkatu dira. Etaparen minipodcast hau Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatua izan da.

#280 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa eta amaiera

2018ko Frantziako Tourreko 21. etapa eta orokorrean Tropelako lehiaketan izandako puntu banaketari errepasoa egiten dio Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Azken etapan azkarrena Kristoff (UAD) izan da eta aurrez aipatu moduan Tourra Thomasek (SKY) irabazi du. Gainontzeko sailkapenetan Saganek (BOH) maillot berdea eraman du, Alaphilippek (QST) mendikoa, Latour (ALM) izan da gazterik onena eta talderik […]

#279 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Imanol Lluciak (@imanolllucia) 2018ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko podcasta duzue hau. Azken aurreko etapa, Senperen jokatua, Tom Dumoulinek (SUN) irabazi zuela kontatzen du. Froome (SKY) etapa garaipen gabe geratu da etapa irabazlearengandik segundo batera, baina Roglicekiko (TLJ) lortutako tartea nahikoa izan du podiumeko postuetan sartzeko. Tourra Thomasek (SKY) irabazi du.

#278 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 19. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 19. etaparen podcasta duzue hau. Bertan Imanol Lluciak (@imanolllucia) faboritoen eguna izan dela kontatzen digu eta bertan Roglic (TLJ) nagusitu dela. Eslovakiarrak etapa garaipena eta podiumeko postuetan sartzea lortu duela kontatzen digu. Thomasek (SKY) arazorik gabe eutsi dio lidergoari.

#277 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 18. etapa

2018ko Frantziako Tourreko etapa esprintean amaitu da espero bezala. Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan kontatzen digun moduan, esprinterren taldeek ondo lotu dute ihesaldia eta azken metroetan azkarrena Demare (GFC) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.

#276 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak […]

#275 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Gaur 2018ko Frantziako Tourreko 16. etapa jokatu da, Pirinioetako lehen etapa. Bertan Alaphilippek (QST) bere bigarren etapa garaipena lortu du Yatesek (MTS) erorikoa izan eta lasterketa burua galdu ostean. Faboritoen artean mugimendu kaxkarrak izan dira eta ez du zailtasunik izan Thomasek (SKY) maillot horiarekin jarraitzeko. Hau guztia eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast […]

#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) […]