Hauxe duzue denboraldiko 6. errepaso podcasta. Bertan Egoitz Lizaso (@elizaso), Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Iban Perezek (@piban) azken asteetan txirrindularitza munduan izandako berriei errepasoa emanez beraien iritziak azalarazten dituzte. Zoritxarrez, podcast honetan Poloniako Tourrean zendu berri den Lambrecht (LTS) gaztea izan dute mintzagai, baita 2019ko Frantziako Tourra eta 2019ko Donostiako Klasikoa, emakumezko zein gizonezkoena.
Kategoria Artxiboak:Errepasoa
Evenepoel UCIko lasterketak poltsikoratzen hasi da
Jokoz kanpo harrapatu du Evenepoel (DQT) gazteak tropela, edo geratzen zena, Murgil tontorrari ekiteko ibilbide lauan. Ez da bakarrik izan, Skujins (TFS) bikain bat bidelagun izan du maldarik gogorrenak iritsi arte. 15 segundo, 30 baita ia 50 segundoko tartea ere ateratzen zien Movistar eta ondoren Astanak zuzentzen zuen nagusien tropeltxoa.
Continue reading “Evenepoel UCIko lasterketak poltsikoratzen hasi da”Kennedyk eraman du Klasikoako lehen txapela
Lasterketa ikaragarria egin du Kennedy (MTS) australiarrak, lehen edizioko garaileak. Aurreko gurpilarekin arazoak izanda ere, lasterketan sendo jarraitu du eta Murgil Tontorrean emandako kolpe erabakigarriak garaipena ahalbideratu dio.
Continue reading “Kennedyk eraman du Klasikoako lehen txapela”#361 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa
Hauxe duzue 2019ko Frantziako Tourreko 21. eta azken etaparen podcasta. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) azken etapa esprintean Ewanek (LTS) irabazi zuela kontatzen digu. Horretaz gain, sailkapen guztiak errepasatzen ditu baita Tropelako puntuak ere.
Gogoratu aurtengo Tourreko irabazlea Bernal (INS) izan dela Thomas (INS) eta Kruijswijken (TJV) aurretik.
#360 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa
Alpeetako azken etapa eta 2019ko Frantziako Tourreko azken etapa erabakigarriaren laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
59 km-ra laburtutako 20. etapa hau behintzat ospatzeko moduan izan da eta indartsuena Nibali (TBM) izan da etapa garaipena eramanez. Tourra, aldiz, Bernalek (INS) eramango du etapa garaipenik lortu ez arren. Bigarren Thomas (INS) taldekidea izango da eta hirugarren Kruijswijk (TJV) herbeheretarra Alaphilippek (DQT) helmugan 3 minutu galdu ondoren.
Bihar 21. eta azken etapa izango da Tourrean, 21:00ak aldera amaitzea espero den etapa.