Ardenetako Hirukoa bukatuta, Italiako Girora begira jarriko gara txirrindularitza zaleok. Bada, aurten beteko dira 25 urte Gianni Bugnok maglia arrosa etxeratu zuela. Lehen egunean jantzi zuen liderraren maillota eta inor ez zen gai izan egun bakar batean ere Bugnoren lehen postua ezbaian jartzeko.
Chateau D’ax Suitzako taldeko liderrak Milan-San Ramo irabazi zuen denboraldi hasieran eta handik aste gutxira iritsi zen Girora. 26 urte zituen Bugnok. Ordura arte ez zuen bere burua nabarmendu hiru asteko itzulietan, baina goia jotzear zegoen… Continue reading “Duela 25 urte, Gianni Bugno”
Gaztea den arren, erronkari erronka ari da Kwiatkowski. Joan den urtean, Eroica irabazten ekin zion denboraldiari eta Munduko Txapelketa poltsikoratu zuen irailean. Hortaz, mailot bereziarekin ari da lehiatzen 2015ean lasterketetan, ortzadar maillot mitikoarekin hain zuzen ere. Bada Etixx-Quick Stepeko txirrindulariak erronka polita du parez pare egunotan: Euskal Herriko Itzulia irabaztea. Orain artean, sekula ez du lortu munduko txapeldunak Itzulia irabaztea. Aurten bai? Oso aparte ez dela ibiliko dirudi.
Bizirik balego, hil honetan 95 urte beteko zituen Hugo Klobetek, Suitzak emandako txirrindularirik onenetakoa. Leo Amberg ziklista ohia ohartu zen Zurichen bazegoela txirrindularitzan bide luzea eta oparoa egin zezakeen txirrindulari gazte bat eta profesionalen bidean jarri zuen. Errepidean ezagun bilakatu aurretik, hainbat belodromotan jardun zen, tartean New Yorkekoan eta Chicagokoan. Kobletek 50ko hamarkadaren hasieran goia jo zuen, Coppi, Bartali, Bobet eta beste suitzar baten, Kublerren, garaikidea izan zen Koblet. Le pedaleur de charme esaten zioten, izan ere, ezer baldin bazen, elegantea zen Koblet bizikleta gainean, oso dotorea.
Urtemugekin jarraituz, 25 urte dira
Valverde eta Rodriguez. Rodriguez eta Valverde. Urte asko daramatzate goi mailan.Hamaika batailatan lehiatu dira, eta bereziki azken urtean bien arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Iazko Munduko Txapelketa nork bere kirol ibilbideari ginga jartzeko parada izan zuten, baina azkenean ez batak ez besteak. Rui Costa azkarrago ibili zen. Katusha eta Movistarreko taldeburuen arteko giroa ozpindu zen. Aurtengo denboraldian aurrez aurre ikusi genituen batez ere Donostiako Klasikoan eta Igeldoko malda berrian, biak izan ziren tropelaren buru. Valverde nagusitu zen. Aurtengo denboraldian murtziarrak pedal kolpe hobea du kataluniarrak baino; Vueltan podiuma zapaltzeko gai izan da, maillot gorria jantzi zuen eta La Zubiako mendiko etapa irabazi.