Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?

Giroko antolatzaileek Italian zehar dauden mendateak dituzte alde ibilbide gogorrak prestatzeko orduan. Urteak joan urteak etorri oso etapa aldapatsuak izaten dira Italiako itzulian, eta aurten bide beretik joango da hiru asteko lehenbiziko itzulia.Taldekako erlojupekoarekin hasiko da lasterketa. Aldea egongo da, noski, batzuen eta besteen artean, baina ikusita zer nolako etapatzarrei egin beharko dieten aurre, lehen erlojupeko horrek utziko dituen aldeak sinbolikoak izango dira, ziur. Continue reading “Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?”

Deabruaren erritmoan

Euskal Herria bezala, eguzkia Ardenetako bazterrak ederki berotzen ari da. Horrek zale asko eraman ditu gaur Fleche-Wallone klasikoaren helmugara, Huy-ko aldapara alegia. Zale andana, benetan. Giro bikaina denentzat. Beno, guztientzat ez: Gilbertek erasoa jo duenean Huyn gora, haren atzetik zetozen ziklista guztiek majo sufritu dute. Infernua bilakatu zaie azken aldapa. Omega Pharma Lotto taldeko txirrindularia bakar-bakarrik joan da gorantz. Inork ezin izan du kate motzean lotu. Honenbestez, joan den igandean Amstel Gold Racen nagusitu ostean, Fleche-Wallone ere eskuratu du waloiak. Alegia, etxean nagusitu da. Continue reading “Deabruaren erritmoan”

Zerurantz txistua botatzen duenari…

Bukatu berri da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Nork bere gogoeta egingo du, ziur. Nirea Alemaniako txirrindularitzari buruzkoa da. Alemanian, azken urteetako dopin auziak direla medio, telebista kateek txirrindularitza bazterrean utzi dute, eta ZDF eta ARD kateek iragarritakoa betez gero, aurten emango dute Tourra azkenekoz. Ullrich ‘Puerto auzian’ sartu izana ez zuten batere ondo hartu. Haien kuttuna zen Rostockeko mutikotea. Azken urteetan, beste txirrindulari alemaniar batzuek, Schumacherrek eta Sinkewitzek kasu, positibo eman dute. Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu du Alemaniako hedabideentzat. Baina hara non denboraldi honen hasieran ziklista alemaniarrak puntaren puntan dauden. Continue reading “Zerurantz txistua botatzen duenari…”

Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.
Continue reading “Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean”

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Continue reading “Kiryienka, bila dabilena”