#283 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Abuztuaren 25ean abiatu zen 2018ko Espainiako Vueltako, Malagan jokatutako erlojupeko batekin. Bertan azkarrena Dennis (BMC) izan zen eta lasterketa lehen liderra izango da. Atzetik Kwiatkowski (SKY) eta Campenaerts (LTS) sailkatu dira. Etaparen minipodcast hau Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatua izan da.

17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan

17 izango dira aurtengo Vueltan izango diren euskal herritarrak. Nabarmen egin du gora partaidetzak batez ere Euskadi-Murias taldea talde gonbidatuen artean aurkitzen delako. Bera izango da euskaldun gehien dituena, sei hain zuzen ere: Jon Aberasturi, Aritz Bagues, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria eta Oscar Rodriguez. Hauen asmoa ihesaldietan eta lasterketan presentzia nabarmentzea izango da, eta etapa garaipen bat lortzen badute gustura baino gusturago izango da Jon Odriozola talde arduraduna.

Caja Rural taldeak bi euskaldun izango ditu bere 8koan, Alex Aranburu eta Jonathan Lastra. Hauek ere Muriasen antzera presentzia nabarmentzea izango da eta etapa garaipena lortzea. Continue reading “17 euskaldun izango ditugu aurtengo Vueltan”

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.

#281 Tropela.eus podcastak: 2018ko Donostiako Klasikoa

2018ko Donostiako Klasikoa jokatu aurreko podcasta duzue hau. Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean bai ibilbidearen inguruan eta bereziki Tropelako kinielaren inguruan. Lasterketa hasteko bi egun falta direnean grabatutako podcasta izanik oraindik ere zenbait taldek beren 7ko baieztatzeko dutela gogorarazten dute solaskideek.