#56 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa / Flandriako Tourra

Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012 eta Flandriako Tourraren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan lasterketaren ibilbideari so egiten diote eta nola ez, Euskal Herriko Itzuliaren kasuan Tropelako kinielako txirrindulariei begira gerta daitekeenaren inguruan azterketa egiten dute. Aurreko podcastak hemen dituzu.

Tropelak 7 urte betetzen ditu gaur! Zorionak!!

Gaur Tropelak 7 urte betetzen ditu. Ez genuen usteko proiektua hasi genuen hartan hainbeste urte pasako genituenik esku artean dugun altxor hau zuekin elkarbanatzen! Marka handia da eta hein handi batean zuen parte hartze eta jarraipenari esker da zalantzarik gabe. Denbora luze honetan gero eta erabiltzaile gehiago bildu gara, gero eta bisita gehiago ditugu eta […]

Jon Izagirre protagonista Belgikan

Ez dakit Jon ala Ion idatzi behar dudan, baina guztiok dakizue norri buruz ari naizen. Ormaiztegiko Izagirre anaietan gazteenak erakustaldia eman du Gent-Wevelgem klasikoan.Eguneko ihesaldian sartu da beste txirrindulari batzuekin, baina ihesaldiaren ibilbidearekin gustora ez eta aurrera jo du Lund (SAX) kide zuela. Biak azken 15 kilometrorarte lasterketa buruan izan dira baina, espero zen bezala, […]

Milano-Sanremo Tropelan jarraitzeko prest?

Orain egun batzuk aurreratu genizuen moduan, larunbat honetan jokatuko da Milano-Sanremo klasiko garrantzitsua. Tropelak lehen aldiz streaming bidez zuzenean egingo dio jarraipena eta guztiok gonbidatzen zaituztegu lasterketa gurekin jarraitzera. Tropelak kiniela egiten ez badu ere, zuen artean galdeketatxo bat prestatzea pentsatu dugu zuen ustez aurtengo garailea zein izan daitekeen galdetzeko. Zuen iritzia jakin nahi dugu […]

#55 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2012. Errepasoa

Asier Sukia (@sukigalp), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012aren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan 2012ko Paris-Niza honek eman duenaren inguruko errepasoa egiten dute, baita Tropelako lehiaketak ze emaitza eman dituen ere aztertzen dute. Aurreko podcastak hemen dituzu.

Ziklistak eta turistak

Wigginsek irabazi du denboraldiko lehen itzuli garrantzitsua. Txirrindulari ingelesa, txingurrien moduan, urratsez urrats aurrera egiten ari da. Joan den urtean Dauphinen gailendu zen eta Vueltan hirugarren bukatu zuen. Aurten, beste aurrerapauso bat egin du. Wiggins ez da denboraldi batean 12-15 garaipen lor ditzakeen ziklista horietako bat, ez du zer ikusirik Gilbert, Cancellara edo Valverderekin, baina […]

Jarraitu Milano-Sanremo lasterketa Tropela irratian

Ondo irakurri duzu. Hurrengo larunbatean, martxoaren 17an, Milano-Sanremo klasiko famatua Tropelak eskainiko duen zuzeneko streaming bidezko saioan jarraitu ahal izango duzue. Saioari arratsaldeko 15:15etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera). Nola entzun dezaket saioa? Saioa jarraitzeko aukera ezberdinak izango dituzue eta ondoren azaltzen dizkizuegu: 1. Web bidez Tropela.net webgunearen sarreran jarriko dugu […]

Sanremora bidean

10 egun exkax geratzen dira urteko lehen zita garrantzitsuenerako. Egun bakarreko probetan, batzuentzat urteko garrantzitsuena. Milano-Sanremo, ia 300 kilometroz osatutako lasterketa. Motorrak berotzeko, pare bat aste lehenago izaten da urtero Tirreno-Adriatico itzulia. Italiako bi itsasoak batzen dituen lasterketa berezia. Bertan biltzen dira urteko lehen monumentua lehiatzera doazen txirrindulari gehientsuenak, azkenengo puntua lortu nahian edo. Gaurko […]

Wiggins tropeleko txirrindularirik metodikoena?

  Atzokoan Andy eta Wiggins konparatzen zituen Iosuk argazkian. Egia da oso esanguratsua dela argazki hori baina beste hau ere bai.Atzoko etaparen ondoren Wigginsek autobuserako bidea hartu beharrean arrabolan jarri zen kilometro batzuk egiteko. Argazkiko kazetariak ere ez zuen esperoko halakorik.Egia esan harrituta nauka txirrindulari ingelesak. Garbi dago tropelean aurkitzen den txirrindularirik metodikoena dela. Ez […]