#510 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 20. etapa

Van Aertek (TJV) erlojuaren kontrako etapa poltsikoratzea lortu du

Van Aertek (TJV) lortu du aurreko erlojuaren kontrako saioan ez bezala 20. etapa honetan garaipena. Nagusitasun handia erakutsiz, Asgreen (DQT) eta Vingegaard (TJV) taldekidearen aurretik sailkatu da. Pogacarrek (UAD) ez du erakutsi etaparen lehian sartzeko asmorik eta etapan 8. denborarik onena ezarrita, aurtengo Tourra irabazteko egin beharreko lanak burututzat eman ditu.

Gaurko etapak emandakoak eta biharko azken etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#502 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 11. etapa

Van Aertek (TJV) etapa garaipen handia lortu du Mont Ventouxen

Arantza kentzeko gauza izan da Van Aert (TJV) etapa garaipen garrantzitsua lortuta Mont Ventouxeko etapan. Ihesaldian sartuta, Trekeko bikoaren, Elissonde (TFS) eta Mollema (TFS), eusteko gai izan da. Sailkapen nagusian ere mugimenduan izan dira, Pogacarrek (UAD) maillot horiari erraz eusten badio ere, O‘Connorrek (ACT) eta Gauduk (GFC) denbora galdu baitzuen.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#500 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 9. etapa

O’Connorrek (ACT) etapa garaipen handi lortu zuen maillot horia ere eskura izan zuen etapan

Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O’Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igoeran.

Etapa azkar joan zen eta Cavendish (DQT) berak ere lanak izan zituen kontrol barruan sartzeko. Kontrolez kanpo geratu zirenak, besteak, beste, Demare (GFC) eta Coquard (BBK) izan ziren.

Atzoko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#498 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 7. etapa

Mohoricek (TBV) etapa garaipen ikaragarria lortu zuen eguneko ihesaldiari ere tartea atereaz

Etapa ikusgarria aurtengo Frantziako Tour honetako 6. hau. Izan ere ihesaldi mardula osatu zen, bertan Mohoric (TBV) garaileaz gain, Van der Poel (AFC) liderra ere sartu baitzen. Esloveniako txapeldunak etapa garaipen handia lortu zuen eta ihesaldikoek, denbora tarteari esker, sailkapen nagusian aurrera egiteko gai izan ziren. Saririk potoloenak lortu zituztenak liderra, Van der Poel (AFC), eta Van Aert (TJV) izan ziren, orain Pogacar (UAD) 3 minututik gorako tartearekin baitute. Carapaezk (IGD) saiakera egin zuen denbora lortzeko, baina alferrik izan zen, besteak beste, Movistar jarri baitzen tropel nagusian tiraka. Galtzaile, berriz, Roglic (TJV), taldekiderik gabe, ezinak jota edo, 3 minututik gorako atzerapenarekin helmugaratu baitzen.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#463 Tropela.eus podcastak: 2021eko Milan-Sanremo

2021eko Milan-Sanremo, 112. edizioa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).

Podcastera harpidetu