Mohoricek (TBV) etapa garaipen ikaragarria lortu zuen eguneko ihesaldiari ere tartea atereaz

Etapa ikusgarria aurtengo Frantziako Tour honetako 6. hau. Izan ere ihesaldi mardula osatu zen, bertan Mohoric (TBV) garaileaz gain, Van der Poel (AFC) liderra ere sartu baitzen. Esloveniako txapeldunak etapa garaipen handia lortu zuen eta ihesaldikoek, denbora tarteari esker, sailkapen nagusian aurrera egiteko gai izan ziren. Saririk potoloenak lortu zituztenak liderra, Van der Poel (AFC), eta Van Aert (TJV) izan ziren, orain Pogacar (UAD) 3 minututik gorako tartearekin baitute. Carapaezk (IGD) saiakera egin zuen denbora lortzeko, baina alferrik izan zen, besteak beste, Movistar jarri baitzen tropel nagusian tiraka. Galtzaile, berriz, Roglic (TJV), taldekiderik gabe, ezinak jota edo, 3 minututik gorako atzerapenarekin helmugaratu baitzen.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu