#361 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa

Sagan (BOH), Bernal (INS) eta Bardet (ALM) 2019ko Tourreko mailloten irabazleak

Hauxe duzue 2019ko Frantziako Tourreko 21. eta azken etaparen podcasta. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) azken etapa esprintean Ewanek (LTS) irabazi zuela kontatzen digu. Horretaz gain, sailkapen guztiak errepasatzen ditu baita Tropelako puntuak ere.

Gogoratu aurtengo Tourreko irabazlea Bernal (INS) izan dela Thomas (INS) eta Kruijswijken (TJV) aurretik.

#360 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Nibalik (TBM) irabazi du 2019ko Frantziako Tourreko 20. etapa

Alpeetako azken etapa eta 2019ko Frantziako Tourreko azken etapa erabakigarriaren laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

59 km-ra laburtutako 20. etapa hau behintzat ospatzeko moduan izan da eta indartsuena Nibali (TBM) izan da etapa garaipena eramanez. Tourra, aldiz, Bernalek (INS) eramango du etapa garaipenik lortu ez arren. Bigarren Thomas (INS) taldekidea izango da eta hirugarren Kruijswijk (TJV) herbeheretarra Alaphilippek (DQT) helmugan 3 minutu galdu ondoren.

Bihar 21. eta azken etapa izango da Tourrean, 21:00ak aldera amaitzea espero den etapa.

#353 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 13. etapari errepasoa egiten dion podcasta duzue hau. Iban Perezek (@piban) kontatzen digu nola ezustean Alaphilippek (DQT) etapa garaipena eta lidergoa lortu zituen. Ondorioz Tour hau irabazteko hautagai bihurtu da. Bigarren Thomas (INS) izan da eta hirugarren De Gendt (LTS).

Lasterketa jada Pirinioetan da. 14. etapa Tourmaleten izango da eta eman dezakeenaren aurre analisia ere egiten du Ibanek.

#317 Tropela.eus | errepasoa

Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) azken bi asteei errepasoa egiten diete, bereziki Romandiako Tourrari eta Italiako Giroaren hasierari. Horrez gain mintzagai izan dute hurrengo astean jokatuko den Emakumeen Bira bera ere.

#280 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa eta amaiera

2018ko Frantziako Tourreko 21. etapa eta orokorrean Tropelako lehiaketan izandako puntu banaketari errepasoa egiten dio Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Azken etapan azkarrena Kristoff (UAD) izan da eta aurrez aipatu moduan Tourra Thomasek (SKY) irabazi du. Gainontzeko sailkapenetan Saganek (BOH) maillot berdea eraman du, Alaphilippek (QST) mendikoa, Latour (ALM) izan da gazterik onena eta talderik onena, berriz, Movistar.