#273 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 14. etapa

Espero zen bezala, 2018ko Frantziako Tourreko 14. etapan ihesaldi bat osatu zen, jendetsua, non tartean Gorka Izagirre (TBM) eta Omar Fraile (AST) euskaldunak izan ziren. Azkenean garaipena Omarrek lortu zuen. Sailkapen nagusiko faboritoen artean ere lehia ikusi ahal izan zen eta bertan etekina atera ziona Roglic (TLJ) izan zen. Edonola ere Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.

#272 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 13. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 13. etapa Alpeetan izandako etapen ondorengo etapa izan da, lasaiagoa, eta esprinterrek ez zuten aukera galdu nahi. Bertan Sagan (BOH) izan da azkarrena erregulartasunaren sailkapenean lidergoa sendotuz. Gainontzean Thomasek (SKY) jarraitzen du lider. Nabarmentzekoa Nibalik (TBM) ez zuela irteerarik hartu erorikoa izan eta gero etxerako bidean baitzen. Nibaliren gertakariaren inguruan eta etapak eman zuenaren ingurukoa Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue mini podcast honetan.

#271 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 12. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 12. etapa Alpe d’Huezen amaitu zen eta bertan berriro ere SKYk nagusitasuna erakutsi du. Thomasek (SKY) etapa irabazi eta lidergoa sendotu du. Guztia Imanolek (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast berri honetan.

#270 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 11. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 11. etapan lider aldaketa izan da, Geraint Thomasek (SKY) etapa garaipena eta lidergoa eskuratu baititu. Mikel Nievek (MTS) eskura izan du etapa garaipena eguneko ihesaldian sartuta baina ez zaio posible izan. Movistar saiatu da Valverderen (MOV) erasoarekin lasterketa mugitzen baina ezerezean geratu da saiakera. Saiakera serioena egin duena Dumoulin (SUN) izan da. Hala kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#196 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 9. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 9. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Porte (BMC) eta Thomas (SKY) bezalako txirrindulari garrantzitsuak etxera joan beharra nola izan duten kontatzen du. Horretaz gain berriro ere etapa garaipena photofinishean erabaki dela eta bertan Uran (CDT) kolonbiarra Barguil (SUN) frantziarrari nola gailendu zaion kontatzen digu.