#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez. Continue reading “#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar”

Tropelan sailkapenak zuzen sartzen ditugu, nahiz eta batzuek oker zabaldu

Atzo Twitter bidez Tropelari mezu bat bidali zitzaion. Mezu horrek 2. eguneko emaitzak gaizki sartu zirela esaten zuen. Gaur beste email bat ere jaso dugu gauza berarekin. Nire kideekin komentatu nuen eta harritu samar geratu ginen.

Dirudienez nahasmena Thomas txirrindulariak eragin du, edo bere postuak. Dakizuen bezala Tropelako emaitzak sartzerako garaian lasterketaren webgune ofizialetik hartzen ditugu emaitzak hauek izaten baitira ofizialak. Ba kasu honetan LeTour.fr webgunetik jaso genituen eta bertan 35. sailkatu zela agertzen zen. Beraz, nondik dator zalantza?

Komunikabide bat baino gehiagok Thomas 6. sailkatu zela zabaldu zuen (eta mantentzen dute oraindik ere zuzendu gabe). Horietariko bi As.com eta estatuko egunkaririk salduena Marca.com dira. Ez dut ulertzen maila honetako hedabideek horrelako akatsak nola egin ditzaketen; gainera Marcakoa nabarmena da postu berean, 6. postuan alegia, Thomas eta Boasson Hagen jartzen baitituzte. Ze seriotasun gutxi txirrindularitzarekiko, ez?

Eskertzen dizuegu mezuak helarazi izana guk ere gure akatsak egiten baititugu eta behin baino gehiagotan zuzendu ere zuzendu beharrean aurkitu gara. Seguru aurrerago ere zuzenketaren bat egin beharrean aurki gaitezkeela, baina ez izan zalantzarik akatsa ordutan konponduko dugula, ez egunetan, zuen laguntzari esker.