Direnak eta ez direnak

Azken egunetan, Giroa irabazteko faboritoek bakarrik ez. Italiako Itzulian izango ez direnek ere zer esana eman dute. Izan ere, Basso -argazkian- ez da Giroan izango, ipurdian min hartuta baitabil. Bassorekin batera azken urteetako Giroetako etapa menditsuetan bere burua maiz erakutsi duen Rujano ere ez da irteeran izango. Bere taldeak, Vacansoleilek, kanpoan uztea erabaki du, Venezuelako igotzaile ttikia dopinaren aurkako ikerketa batean sartuta dagoelako. Ez ahaztu, era berean, joan den urteko Giroan ia guztiok aho bete hortz utzi gintuen De Gendt ez dela lehiatuko. Lastima. Continue reading “Direnak eta ez direnak”

#68 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Azken errepasoa

Frantziako Tourreko azken errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Gidoia bete da: Wiggins indartsu etorri da.
– Tourreko sailkapen nagusiko lehen postuei errepasoa.
– Wiggins-Froome: eztabaida?
Haimar Zubeldiaren maila izan duen lesioa pasa eta gero.
CavendishSagan: Liquigasekoak konfirmatu du txirrindulari bikaina dela, baina Cavendishen Tour amaieran…
Voeckler, imintzioak imintzio, tropelako “pestosoena” izanda ere, txirrindulari bikaina.
– Haimarrez gain, Egoi Martinez eta Gorka Izagirre itxura bikaina ematen.
Tropelan sailkatu diren lehen 3ren kinielak ere begiratu dituzte.

#67 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Bigarren asteari errepasoa

Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
– Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
– Sailkapen ezberdinei errepasoa.
– Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
– Geratzen diren bost etapei begirada.

Zerua oskarbi dago

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.

Continue reading “Zerua oskarbi dago”