Ikurrinen taldean 14 txirrindulari aurkitzen dira, eta horietatik bi aukeratu behar. Ohiko den bezala, gehienak Euskaltel-Euskadikoak dira, taldeko bederatziak alegia. Gainontzeko 5 txirrindulariak talde banatan aurkitzen dira sakabanatuta, Ag2R, Astanak, Caisse d’Epargne, Cofidis eta Rabobanken. Azken hauek normalean talde buruari laguntzen jardungo dute, beraz, sailkapen nagusiari dagokionez, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hartu behar aintzakotzat.
Zalantzarik gabe faboritori garbiena Mikel Astarloza da. Pasaiako txirrindulariak sasoiko dagoela erakutsi zuen Dauphine Libéré lasterketan eta Tourrera puntu-puntuan iritsiko delakoan naiz. Talde buru nagusia bera izango da, zalantzarik gabe, eta dituen doai guztiak erakutsi beharrean izango da sailkapen nagusiko lehen postuetan izan nahi badu. Eta talde buru nagusi nioen, nire ustez bigarren maila batean, presioa kentzeko edo, Igor Anton aurkitzen da. Egindako adierazpenetan helburua etapa garaipena omen du galdakarrak. Nire ustez, ordea, mendian ondo ibiliko da eta aukerarik bad
u lehen sailkapen nagusiko lehen postuetan ikusiko dugulakoan naiz.
Gainontzeko taldeetan aurkitzen diren euskal txirrindulariak talde buruentzat lanean arituko direla esaten nuen. Haimar Zubeldiaren kasua ere berdin izango da, baina zalantza asko ditut usurbildarraren inguruan. Irratian entzun nion “Contadorren itzala” izango dela, berak agindu hori omen du. Egia da Contadorrentzat lan egin beharko duela, baina horrek berak ez al dio eragingo aurrealdean ibiltzea? Iazko sailkapenari begirada bat ematen badiozue, Sastrek irabazi zuen hartan (gogoratzen ez bagara ere), bere atzetik sailkatu zen hurrengo taldekidea Frank Schleck izan zen 6. postuan. Dauphine Libérén ere ederki bili zen eta esan bezala, honek guztiak zalantzak sortzen dizkit.
Euskaltel-Euskadi taldera itzuliz Egoi Martinez eta Amets Txurruka etapa ehizean ibiliko direla, edo behintzat saiatuko direla uste dut. Egoi ihesaldietan sartzen saiatuko da aspaldian egin ohi duen bezala eta garaipenen bat lortzen saiatu. Amets oilarrek interesik izan ez dezaketen mendateren batean saiatu beharko luke. Garbi dago etapa garaipenen bat eskuratuko balute ez hartzeaz damutuko garela.
Koldo Fernandez de Larrea zalantza izan da azken une arte bederatzikotan sartu ala ez. Azkenean Tourrean izango da eta sasoi puntu onean ikusiko dugula uste dut, baina ez irabazteko moduan. Ez lehen astean behintzat, esprinter asko izango baitira etapa gosez eta bera baino maila altuagoko txirrindulariak izango dira tropelean. Azken astera ondo iristen bada aukerak izan ditzake pozen bat emateko.
Gainontzeko txirrindulariei dagokienez (Juanma Garate, Jose Luis Arrieta, Bingen Fernandez, Xabier Zandio, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez eta Gorka Verdugo) ez dut uste puntu gehiegirik pilatzeko moduko txirrindulariak izango direnik, nahiz eta suguru nagoen beraien taldekideek arras eskertuko dutela beraien lana 3 asteko lasterketa luzean zehar.
Esan bezala, Haimar Zubeldiarekin zalantzak izanda, segurura joko dut eta nire hautaketan Mikel Astarloza eta Igor Anton sartuko dituk.
Lasterketa igandean bukatu bazen ere, ez nuen nahi euskaldunek
Urtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut ikusmin ikaragarria sortu duela eta seguru naiz zeresan handia emango duela amerikarrak.
Adiskide batek honako hau esan zidan: “Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu”. Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?
Amaitu da aurtengo Tourra ere! azken egunetan kirol arlotik kanpoko berriek indar handiagoa izan badute ere, Tour ikusgarri eta erakargarria ikusi dugunaren sentsazioa geratu zait. Urte osoa proba honi begira egoten den txirrindulari asko da tropelean eta horietako oso gutxik aurkitzen dute saria bertan. Beste askok suspentso handi batekin bueltatu behar izaten dute etxera, iraileko azterketetan (Espainiako Itzulia, Mundialak, Lombardia…) aprobatzeko asmoarekin. Hona hemen onerako edo txarrerako protagonista izen direnen laburpentxo bat.