#302 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre (TBM). Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan.

#282 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta

Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan “Klasikomanoetan klasikomanoenak” multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen dute.

#257 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Froome bera, ciclaminoa Vivianik (QST) eraman du, taldekakoa SKYk eta euskaldunik onena Pello Bilbao (AST) izan da, orokorrean 6. sailkatuta. Hau guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast honetan.

#256 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2018ko Giroko 20. etapa zuten txirrindulariek beraien sailkapen nagusiko postuengatik lehiatzeko. FroomeDumoulin eta Miguel Angel LopezCarapaz ziren besteak beste. Hala ere etapa garaipena ihesaldian egon da eta bertako indartsuena Mikel Nieve (MTS) naparra izan dugu. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu gertatutakoa eta bere analisia.

#241 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

2018ko Italiako Giroko 5. etapa hau ere gorabeheratsua izan da eta faboritoek denbora ez galtzea zuten helburu nagusia. Guztiak hala egitea lortu dute Miguel Angel Lopezek (AST) izan ezik denbora galdu baitu helmugan. Etapa garaipena Battaglin (TLJ) italiarrak lortu du eta Dennisek (BMC) lidergoari eusten dio. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.