#321 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Ihesaldiak sari bikoitza izan du 2019ko Italiako Giro honetan, izan ere ihesaldiko Masnadak (AND) irabazi du etapa eta Roglicekiko (TJV) 7 minututik gora helmugaratu denez ihesaldiko gizonik aurreratuena, Conti (UAD), italiarra da lider berria 5 minututiko gorako errentarekin faborito nagusiarekiko. Etapa honek eman duen guztia entzungai duzue mini podcast honetan Iban Perezen (@piban) eskutik.

#300 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa jokatu da gaur eta esprintean amaitzea espero bazen ere, azkenean ihesaldian izan den hirukotea osatzen zuen Wallaysek (LTS) lortu du etapa garaipena. Horrelaxe kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez eta Simon Yatesek jarraitzen du gorriz. Hurrengo bi etapek erabakiko dute aurtengo Vueltako irabazlea.

#299 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 17. etapa Bizkaiko errepideetan jokatu da. Bertan ihesaldiak gaurkoan bere bidea egin du eta horri esker Woodsek (EFD) etapa garaipena lortu du. Ihesaldian saria jaso duen bakarra ez da izan kanadarra, izan ere De Gendtek (LTS) bihar mendiko maillota jantziko du bildu dituen puntu guztien ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez, Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider nahiz eta Valverdek (MOV) segundo batzuk urratu dizkion. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#296 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 14. etaparen kronika egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan. Bertan ihesaldia izanda ere, lehiak tropel nagusiko faboritoen artean gauzatu zela kontatzen digu. Indartsuena Simon Yates (MTS) etapa eta lidergoa berreskuratuz.

#295 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsuen agertu zirenak atzokoan Simon Yates (MTS) eta Quintana (MOV) izan ziren. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasko (@elizaso) mini podcast honetan.