#294 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 12. etapa

Hauxe duzue 2018ko Espainiako Vueltako 12. etaparen inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcasta. Bertan erabateko protagonismoa ihesaldiak izan duela kontatzen du Egoitzek, alde batetik etapa garailea bertan zelako, Geniez (ALM) frantziarra, eta bestetik, nahikoa denbora tartea lortuta, Jesus Herrada (COF) lasterketako lider berria baita ihesaldi horri esker.

#293 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 11. etapa

Gaur 2018ko Espainiako Vueltako 11. etapa jokatu da eta ihesaldiak bidea egitea lortu du etapa garaipenaren bila. Aurrera egin duen tropeltxo horretako indartsuena De Marchi (BMC) izan da eta berak eraman du etapa garaipena. Sailkapen nagusiaren lehian den Pinot (GFC) ere ihesaldian sartu da baina ez da gauza izan etekinik lortzeko. Lider Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#291 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 9. etapa

Podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 9. etapak emandakoa kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Sailkapen nagusiko gizonentzat lehen test serioa, gaurkoan berriro ere ihesaldiak eraman du etapa eta bigarrenez Vuelta honetan King (DDD) izan da bi besoak jaso dituena. Sailkapen nagusiko Molardek (GFC) ezin izan dio eutsi lidergoari eta lider berria Simon Yates (MTS) da.

#287 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 5. etapa

2018ko Espainiako Vueltan ere ihesaldiak eraman du etapa garaipena. Esprintean amaituko zen etapa izango zelakoan ginen, baina Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digun moduan, ihesaldian gailendu da. Bertan azkarrena Clarke (EFD) izan da. Hori bakarrik ez, Molardek (GFD) lider izateko besteko errenta lortu du eta berak eramango du bihar maillot gorria.

#286 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 4. etapa

Sailkapen nagusiko txirrindularientzat test berri bat izan da 2018ko Espainiako Vueltako 4. etapa. Hala kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast berri honetan. Ihesaldia iritsi da eta bertan garailea King (DDD) izan da. Sailkapen nagusian postuetan aldaketak izan badira ere Kwiatkowskik (SKY) eusten dio lidergoari.