#349 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 8. etapan ihesaldiak etapa garaipena lortu du. Laukote bat osatu da etapa hasieran, tartean De Gendt (LTS) etapa ehiztari eskarmentatua. Berak lortu du azkenean etapa garaipena. Faboritoen tropeletik ihes eginda Pinot (GFC) eta Alaphilippe (DQT) helmugaratu dira hurrenez hurren eta azken honek lidergoa berreskuratu du.

Etapa honen kronikatxoa eta biharkoa eman dezakeenaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

#347 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Faboritoen arteko lehia espero zen gaurko Tourreko 6. etapa eta hala izan da. Hori bai, etapa garaipena, ordea, ihesaldian izan den Teunsek (TBM) lortu du eta lider berria, berriz, etaparen lehian izan den Ciccone (TFS) dugu tropel nagusiari ateratako errentari esker.

Faboritoen artean indartsuen Thomas (INS) eta Pinot (GFC) izan direla kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan, biharko etapari errepaso txiki bat emateaz gain.

#335 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

2019ko Italiako Giroko 20. etapak akaso espero baino gutxiago eman du. Edonola ere, azken kilometroetan ihesaldikoak eta sailkapen nagusiko txirrindulariak elkartu, etapa garaipena ihesaldian izan den Pello Bilbao (AST) euskaldunak lortu du, bere Giro honetako bigarrena. Atzetik Mikel Landa (MOV) eta lidergoari sendo eusten dion Carapaz (MOV) helmugaratu dira. Eguneko galtzaileak Miguel Angel Lopez (AST) eta Roglic (TJV) izan dira.

Hau guztia eta 21. etaparen inguruko aurreikuspena ematen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#334 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Esperotako gidoiari jarraiki, 2019ko Italiako Giroko 19. etapan ihesaldi bat osatu da eta garaipena bertako partaide izan den Chavesek (MTS) lortu du. 12 izan dira ihesaldian eta errenta 9 minututik gorakoa izanda, beraien artean jokatu dute etapa garaipena. Sailkapen nagusiari dagokionez Miguel Angel Lopez (AST) mugitu da eta segundo batzuk urratzeko aukera izan du, baina ez du sailkapen nagusian aldaketarik eragin. Carapazek (MOV) jarraitzen du lider.

Hau eta 19. etapak eman dezakeena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#333 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 18. etapa

2019ko Italiako Giroko 18. etapak esprintean amaitu behar zuela zirudien, eta hala pentsa arazi gaitzake sailkapenari begiratzen badiogu. Baina etapa honetan ihesaldia esprinterrei eta beren taldeei gailendu zaie. Cimak (NIP) lortu du etapa garaipena ihesaldiko hirukotea Denz (ALM) eta Maestrirekin (BRD) osatu duenak. Tropel nagusian Ackermann (BOH) izan da azkarrena. Etapa garaipenak ihes egin badio ere, behintzat erregulartasunaren maillota berreskuratu du. Gainontzeko sailkapenetan aldaketarik ez eta Carapazek (MOV) jarraitzen du lider.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.