#81 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2013. Ibilbidearen azterketa

Post honetan Raul Perezek (@raulperezmartin), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Frantziako Tourrari errepasoa egiten diote, denboraldiko zazpigarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena.

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Aurtengo edizioa 100. edizioa da. Horrek ibilbidean eragina izan du
– Lasterketaren egitura aztertzen da ibilbideari dagokionez
– Aurtengo edizioko berritasunak

Gaur etapa osoa egingo dute, bihar ez

Egontan maiatzean izanagatik ere eguraldia benetan kaxkarra dugu. Baita Giroan bertan ere eta horren ondorioz Wigginsek, gaixotuta, lasterketa uztea erabaki zuen atzo. Galera handia antolatzaileentzat, baina asteburuari begira buruhauste handiagoa etorri zaie.

Continue reading “Gaur etapa osoa egingo dute, bihar ez”

Mendate asko, eta hasieratik

Aurreko urteetako joerari eutsi dio Espainiako Vueltako antolakuntzak ibilbidea osatzeko orduan. Etapa menditsuak dira nagusi eta erlojupeko bakarra egongo da, 39 kilometrokoa. Vuelta irabazi ahal izateko, ezinbestekoa izango da maldan gora ondo moldatzea. Ez hori bakarrik: sasoi betean ekin beharko zaio itzuliari, konturatu orduko aldapan gora bukatutako etapekin tupust egingo duelako tropelak.

Vuelta Euskal Herrira dator aurten ere. Hain justu ere, Iruñean hasiko da larunbatean, taldekako erlojupeko bitxiarekin, entzierroaren ibilbidean eragingo dietelako pedalei txirrindulariek (16 kilometro guztira). Lehenengo etapa Vianan bukatuko da eta litekeena da esprintean erabakitzea, baina bigarren etapan plater txikia jarri beharko dute ziklistek, azken kilometroetan behintzat, Arrateko santutegira iritsiko baitira. Eta biharamunean, Euskal Herria utzi eta Valdezcarayn, Errioxako mendaterik ezagunenetakoan, borroka egongo da oilarren artean. Continue reading “Mendate asko, eta hasieratik”

#63 Tropela.net podcastak: Dauphiné Kriteriuma 2012. Ibilbidea eta txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Dauphiné Kriteriumaren ibilbideari eta txirrindulariei errepasoa egiten diete:

Ibilbidearen inguruko argibideak. Zein aldaketa daude iaztik? Zein motatako txirrindularientzat da egokia aurtengo ibilbidea?
Multzoen azterketa. Iazko podiumetik hasi eta Tropelako multzo bakoitzeko txirrindularien inguruko iritzia, beti ere kiniela egiteko irizpideen baitan.

#57 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2012. Errepasoa

Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten diote podcast honetan. Txirrindulariez gain, ibilbidea eta Tropelako sailkapena dituzte mintzagai.

Aurreko podcastak hemen dituzu.