Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu

PROFILCOLSCOTES_1

Tropelako kiniela egin aurretik ez dago sobera Paris-Niza probaren ibilbideari bistadizo bat botatzea. Aurtengo lasterketa martxoaren 5ean, iganderarekin, abiatuko da Bois-d’Arcyn eta ez da erlojupeko lehiarekin hasiko. Hori da, begien bistan, aldaketarik nagusiena aurreko urtekoekin alderatuta. Lehenengo hiru etapak lasai samarrak izango dira sailkapen nagusiari begira. Hortaz, esprinterrek eta ihesaldietan iaioak direnek hiru egun apropos izango dituzte borrokarako.

Martxoaren 8an, asteazkenarekin, jokatuko da erlojupekoa. Etapa bitxia inondik ere, izan ere, 14 kilometro eta erdiko saioaren azken hiru kilometroak maldan gora izango dira. Hori horrela, erlojuz kontrako espezialistek lanak izango dituzte igotzaile petoei eusteko. Ostegunean, berriz ere bare eta ostiralean, martxoak 10, izango da lehen mendiko etapa; ziklistek ez dituzte mendate izugarri gogorrak igoko, baina oso ibilbide gorabeheratsua izango dute eta azken bi kilometroek ia %10eko malda dute. Continue reading “Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu”

#109 Tropela podcastak: 2016ko Euskal Herriko Itzulia

Henao eta Joaquim Rodriguez 2015eko ItzulianPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Euskal Herriko Itzulia lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ez ahaztu, Tropelak 11 urte!!
– Ibilbidea, beti bezalakoa ala gogorragoa?
– Faborito nagusiak, pentsatu baino gutxiago
– Euskaldunak sorpresa emateko prest
– Azkarrak gutxi, oso gutxi
– Eta bai, Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapeneko Orbea bizikleta eramateko klabeak podcast honetan aurkituko dituzue ;-)

Xabier Usabiaga: “Tourreko etaparik politena ez bada, politenetakoa gaurkoa”

Horrela aipatzen zuen Xabier Usabiaga EITBko esatari ezagunak Twitter bidez. Euria eta lokatza jasan behar izan dute txirrindulariek gaurkoan, harbideez gain, naiz eta antolakuntzak bi sektoretatik ez pasatzea erabaki duen.

Froomek (SKY, %37,5) lasterketa utzi du gaur ere erori ondoren eta hitz gutxirekin geratu nahiz. Baina gaurko etaparen inguruko iritzi ezberdinak sortu direla ikusita, eztabaida Tropelako blogera ekarri nahi izan dut. Horretarako, Xabier Usabiagaren iritzia ekarri nahi izan dut blog honetara. Xabier gaurko etapen alde garbi agertu da; zuek?

2014_xabier_usabiaga_harbideak

#90 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Italiako Giroa 2014Post honetan Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Italiako Giroari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:

Ibilbideari errepasoa: aurtengo urtean Irlandatik abiatuko da Giroa.
– Erlojuaren kontrako hiru etapa izango dira, bakoitza mota ezberdinetakoak: taldekakoa, bakarkako arrunta eta krono-igoera. Esprinterrek ere 8-9 aukera izan ditzakete.
Hautagaiak nagusiak: bitik bat aukeratu behar da eta aztertzen den aspektuaren baitan bataren ala bestearen alde egin daiteke.
Beste hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak?
Igotzaileak: taldeko liderrak, etapa ehiztariak edota lehen euskaldunaren puntuak jasotzearen alde egingo dugu?
Azkarrak: esprinterren aukeraketak bere garrantzia izan dezake, batez ere Giroaren lehen zatian.
Beste azkarrak: zalantza asko sortzen dituen multzoa. Kontuz esprint bideratzaileekin.
Besteak: zein irizpide erabili multzo honetan aukeraketa egiteko?
Continue reading “#90 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

#83 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2013. Ibilbidearen azterketa

Vuelta 2013. IbilbideaPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcast honetan 2013 Espainiako Vueltari errepasoa egiten diote, denboraldiko zazpigarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena.

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Esprinterrentzat aukera gutxi
– Ikuskizuna bilatzen jarraitzen dute Vueltako antolatzaileek
– Azken asteko etapak jokatu aurretik garailea zein izan daitekeen jakiteko arriskua