#331 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Azken astean sartuta, 2019ko Italiako Giroko 16. etapan Mortirolo igo beharra izan du tropelak. Ihesaldiak etapa honetan bere bidea egin du eta Cicconek (TFS), aurtengo Giroko protagonistetako batek, mendiko puntuak zakuratzeaz gain, etapa garaipena lortu du Hirtekin (AST) helmugaratuta. Faboritoen artean indartsuenak Movistarreko Carapaz (MOV) eta Mikel Landa (MOV), Bahreineko Nibali (TBM), Education Firsteko Carthy (EF1) eta Dombrowski (EF1), eta zertxobait atzeratuago helmugaratu bada ere, Miguel Angel Lopez (AST) izan dira. Roglicek (TJV) 1’22” galdu ditu faboritoekiko Mollema (TFS) eta Yatesekin (MTS) batera.

Hau guztia eta 17. etapak eman dezakeena Iban Perezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan.

#329 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Berandu bada ere, hemen duzue 2019ko Italiako Giroko 14. etaparen mini podcast hau. Carapaz (MOV) izan zen indartsuena eta etapa garaipena lortzeaz gain, lidergoa berreskuratu ditu errentaz gain helmugako gain sariei esker. Roglic (TJV) orain 7 segundora aurkitzen da eta podiumeko hirugarren postuan Nibali (TBM) da etaparen ondoren. Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#327 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Lehen mendate serioa zuen etapa jokatu da eta ikuskizuna eman du. Horrela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 12. etaparen mini podcast honetan. Ihesaldiak sari bikoitza jaso du, izan ere Benedetti (BOH) italiarrak etapa garaipena eskuratu du eta Polancek (UAD), Contiren taldekideak; ihesaldiko errentari esker maillot arrosa.

Sailkapen nagusiko faboritoei dagokienez saiakera eta etekina Mikel Landa (MOV) eta Miguel Angel Lopezek (AST) lortu dute.

#324 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 9. etapa

Atseden egunean grabatuta, Egoitzek (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 9. etaparen laburpentxoa egiten digu mini podcast honetan. Roglicek (TJV) nola denborarik onena ezarri zuen Campenaertsen (LTS) kaltetan kontatzen digu, eta nahiz eta Contik (UAD) arrosari eusteko gai izan zen, Roglic jada gainean duela.

10. etapa zailtasun berezirik gabeko etapa denez, esprintean erabakiko dela kontatzen digu.

#319 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).