#249 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Gaurko Giroko 13. etapa bai, azkenean trantsizioko etapa izan da Zoncolan handiera igo behar dutenaren bezperan. Azkarrenen artea erabaki da etapa eta gaurkoan Vivianik (QST) ez du hutsik egin. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan.

#248 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Giroko 12. etapan ezusteko gehiegirik ez da izan, eguneko ihesaldia eta amaieran esprinta. Azkenean azkarrena, eta indar handiz, Bennett (BOH) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#239 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Aurtengo Italiako Giroak gaur amaitu du Israelen burutu beharreko lehen 3 etapak, eta gaurkoan atzokoan bezala Viviani (QST) gailendu zen. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) Tropelaren mini podcast berri honetan.

#224 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.

#215 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 4. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 4. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek etapa aspergarri samarra izan dela kontatzen digu. Gizon azkarren artean erabaki da etapa garaipena eta bertan Trentin (QST) nagusitu da erraztasunez. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.