Errepideko txirrindularitza profesionaleko denboraldia amaitu da baina ez du horregatik protagonismorik galdu. A ze giroa dagoen!
Hibaik artikulu bikain batean Euskaltel berriaren inguruan aritu zitzaigun eta Raulek orain egun gutxi USADAk Armstrongen kasuaren inguruan argitaratutako ebazpenak medioetan sortutako iritzi ezberdinak bildu zizkigun. Bada ebazpen horrek soka luzea dakarrela dirudi.
Iruzkin batean agertzen nuen moduan USADAren ebazpen hori irakurtzen ari naiz. Ez dut oraindik guztia irakurtzerik izan, baina badakit bertan Luis Leon Sanchez txirrindulari murtziarra 2007an, Rabobank taldean hasi aurretik, Ferrari, bizi osorako zigortua izan den medikuarekin aritu zela. Era berean, aste honetan jakin da Barredo asturiarrari espedientea ireki diotela pasaporte biologikoa aurkitutako ezohiko emaitzak tarteko.
Continue reading “Rabobankek agur esan dio eliteko txirrindularitza babesteari”